Talentua erakartzeko dirulaguntza

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Bizkaiko enpresek lan-kontratu mugagabeak formalizatzeko, esperientzia handiko eta kualifikazio handiko profesionalekin, EAEtik kanpo lan egiten ari direnekin, beren jarduera profesionala Bizkaiko Lurralde Historikoan egin dezaten.

Ekitaldi bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa, 2026 eta 2027, lan-kontratuan finkatutako urteko ordainsari gordinaren % 20 izango da, ekitaldi bakoitzeko 15.000 euroko mugarekin. Kontratu bakoitzeko dirulaguntza 30.000 eurokoa izango da gehienez.

Profesionalak lanaldi osorako edo partzialerako formalizatutako lan-kontratu bat izan beharko du, betiere enpresa eskatzailearekiko lan-harremana 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada. Nolanahi ere, kontratua mugagabea izango da 2026eko ekainaren 30ean.

NORENTZAT?

Bizkaiko Lurralde Historikoan Sozietatearen helbidea, zerga-helbidea eta gutxienez lantoki bat Bizkaiko Lurralde Historikoan eta berezko nortasuna juridiko duten enpresentzat. Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa  eta Handizkako Merkataritza jarduerak egiten dituzten enpresei zuzenduta dago.

2026KO TALENTUA ERAKARTZEKO PROGRAMA

ESKABIDEAK

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 13ko 08:30etik aurrekontu erabilgarria agortzen den arte izango da, edo aurkeztutako eskabide kopuruagatik agortutzat jotzen den arte, edo 2026ko irailaren 11ko 13:30ak arte.

Eskabideak Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako, indarrean dagoen araudiaren arabera onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko edozein bide erabili ahal izango da. B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu nahi izanez gero, Ekonomia Sustatzeko Sailaren egoitzan eskura daiteke (Orueta Apezpikua 6, Bilbo).

DOKUMENTUAK 2026

Beste dokumentu batzuk 2026

2025EKO TALENTUA ERAKARTZEKO PROGRAMA

Aurkeztu beharreko txostenak telematikoki bidali beharko dira ondorengo epeetan:

  1. 2026ko ekainaren 1etik 30era bitarteko txostena
  2. 2027ko urtarrilaren 1etik 31ra azkenengo txostena

Beste dokumentu batzuk 2025

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.