4. arloa: Azelerazioa

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2026

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Enpresaren azelerazio-proiektuaren garapena honako helburu hauek lortzeko: abian dagoen negozioaren eskalabilitatea merkatu berrietara, fakturazioa eta enplegua handitzea eta lehiakortasuna areagotzea.

Honako ezaugarri hauek dituzte azelerazio proiektuak: enpresak merkatuan duten posizionamendua handitzea eta hobetzea dakarten proiektu estrategikoak garatzea.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Azelerazio proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza gastuak.

Lagunduko diren gastuak 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta 2028ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dute.

NORENTZAT?

Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 4. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

Lehendik dauden enpresak, EJZko lehen alta 2021/01/01ekoa edo ondorengokoa izanik, merkataritzako sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egotea, gutxienez 30.000 euroko kapital soziala ordainduta badaukate, eskabidea aurkezten denean gutxienez 4 lanpostu lanaldi oso baliokidean (horietariko 2 Bizkaian daudelarik) badituzte eta 2024an 150.000 euro baino gehiagoko fakturazioa izan badute. Sozietatearen helbidea, zerga helbidea eta ekoizpen-zentro bat Bizkaian izan behar dute. Bai eta ere, aurreko deialdietan Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren onuradun izatea eta espediente horien justifikazioa amaituta egotea.

ESKABIDEAK

  1. 1. deialdia: 2026ko otsailaren 2ko 08:30etik otsailaren 27ko 13:30era.
  2. 2. deialdia: 2026ko uztailaren 13ko 08:30etik irailaren 11ko 13:30era.

    Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez (www.bizkaia.eus/sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako sinadura elektronikoa izan beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK 2026

Beste dokumentuak 2026

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2025 (4.arloa: Azelerazioa)

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2027ko urtarrilaren 31.

Beste agiriak 2025

Emaitzak 2025

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.