3. arloa: Ekintzailetza ekosistemaren dinamizazioa

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2026

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Berrikuntzarako lankidetza-plan bat garatzea. Plan horren xedea da enpresa liderrek berrikuntzaren arloan dituzten beharrak eta erronkak asetzea ahalbidetzea, Bizkaiako startupekiko eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemarekiko lankidetzaren bidez.

Bizkaian startupak dinamizatzeko programa bat garatzea. Programa hori enpresa liderrak bultzatuko du, eta haren ildo estrategikoen eta jardueraren lehentasunezko sektore-esparruetan zentratuko da.

Berrikuntzarako lankidetza-plana eta startup-ak dinamizatzeko prozesua kanpoko aholkularitza adituarekin egingo dira, Beaz SAUren ikuskaritzapean.

Enpresa lidertzat jotzen dira baldintza hauek betetzen dituzten tokiko enpresa-erakundeak: euren merkatu-sektorean posizio nabaria dute; lehiarako abantaila nabarmen bati eusteko gai dira, eta euren lidergo-posizioa sendotzeko gaitasun teknologiko eta berritzailea dute. Jarduten duten merkatu-hobietan liderrak eta nazioartekotuak dira.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  • Berrikuntzarako lankidetza-plana garatzeko kanpo aholkularitza gastuak edo startup-ak dinamizatzeko prozesu bat diseinatu, garatu eta ezartzeko kanpo aholkularitza gastuak

Lagunduko diren gastuak 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta 2028ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dute.

NORENTZAT?

Erakunde hauek eskuratu ditzakete 3. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

  • Enpresa liderrak, Bizkaiko produkzio-zentroari atxikitako lanaldi oso baliokide 1 gutxienez dutenak eta lurralde horretan lan egiten dutenak. Gainera, gutxienez ekoizpen-zentro bat izan beharko dute Bizkaian, eta merkataritza-sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egon beharko dute.

ESKABIDEAK

1. deialdia: 2026ko otsailaren 2ko 08:30etik otsailaren 27ko 13:30era.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez (www.bizkaia.eus/sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako sinadura elektronikoa izan beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2025 (3.arloa: Ekintzailetza ekosistemaren dinamizazioa)

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2027ko urtarrilaren 31.

Beste agiriak

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.