Trantsizio digital eta berdea programa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Laguntza-programak 4 dirulaguntza-lerro baditu:

  1. 1. ildoa (58/2022 dekretauren I. kapitulua) - planak egitea eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.
  2. 2. ildoa (58/2022 dekretauren II. kapitulua) - oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzea, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, ekoizpen-prozesuak kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, seinaleak eta datuak integratzea enpresan, zibersegurtasuna.
  3. 3. ildoa - (58/2022 dekretauren III. kapitulua ) digitalizazio aurreratuko proiektuak:. elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia sofistikatuak aplikatzea enpresaren prozesuetan. Aplikatze horrek automatizazioa eta datu-trukea ahalbidetzen du eta, ondorioz, hobekuntzak lortzen dituzte enpresaren balioa sortzeko eremuetako batean: Adimen artifiziala-machine learning- deep learning, cloud computing, blockchain, 3D simulazioa, enpresaren balioa sortzeko prozesuen kontrol-datuak eta seinaleak integratzea, balio-kateko beste eragile batzuekin (hornitzaileak, bezeroak), pertsonaren eta makinaren arteko interakzio aurreratua, sistema ziberfisikoak, ikuspen artifiziala, IDSA edo GAIA-X metodologiak eta driver-konektoreak aplikatzea datuak prozesatzean.
  4. 4. ildoa - (58/2022 dekretauren IV. kapitulua ) - ingurumen-berrikuntzaren arloko proiektuak, betiere ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.

NORENTZAT?

Bizkaiko enpresak, 5-250 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.

TRANTSIZIO DIGITAL ETA BERDEA PROGRAMA 2022

JUSTIFIKAZIOAK

Justifikazioak aurkezteko epea: lerro bakoitzak bere epe espezifikoa du. Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez eskatuko da:

  1. 1. ildoa. Digitalizaziorako (oinarrizkoa edo aurreratua) edo ingurumen-iraunkortasunerako planak garatzea.
  2. 2. ildoa. Oinarrizko digitalizazio-proiektuak.
  3. 3. ildoa. Digitalizazio aurreratuko proiektuak.
  4. 4. ildoa. Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuak.

DOKUMENTUAK:

 

TRANTSIZIO DIGITAL ETA BERDEA PROGRAMA 2021

JUSTIFIKAZIOAK

Justifikazioak aurkezteko epea: lerro bakoitzak bere epe espezifikoa du. Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez justifikatuko da:

  1. I. Lerroa. Digitalizaziorako (oinarrizkoa edo aurreratua) edo ingurumen-iraunkortasunerako planak garatzea.
  2. II. Lerroa. Oinarrizko digitalizazio-proiektuak.
  3. III. Lerroa. Digitalizazio aurreratuko proiektuak.
  4. IV. Lerroa. Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuak.

DOKUMENTUAK:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.