Zaintzaren hobekuntzan aurrera goaz

 
 

  Zaintzaren hobekuntzan aurrera goaz(2020/azaroak 24 eta abenduak 1 eta 9)

online IKASTAROAK, webex plataformaren bidez

 

COVID-19ak sortutako pandemiaren testuinguru honetan, agerraldi berriak prebenitzeko ezagutza eskuratzen jarraitu behar dugu, eta agerraldi horien inpaktua murrizteko erantzun-mekanismoak aktibatu behar ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailean, pandemiaren fase honetan dugun egitekoa osatu nahi dugu; horretarako, profesional bakoitzak eta egoitza-zentro soziosanitario bakoitzak egiten duen lanari laguntzeko jarduketak sustatu nahi ditugu, prestakuntza-ziklo berri baten bidez (ekainean eta irailean egin zirenen osagarri).

Izaskun Carlos Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuko burua arduratu da zikloa koordinatzeaz.

COVID19ak egoiliar bakoitzarengan eragindako aldaketetara BAP-a zentzuz egokitzea

  • Ikastaro hau diziplina anitzeko taldeetako langileei zuzenduta dago bereziki.
  • Juana Aza, Leioako egoitzako erizaina eta Bizkaiko esku-hartze sozialeko etika Batzordeko idazkaria.
  • Miriam Urquiza, geriatriako fisioterapeuta eta EHUko Fisiologia Saileko irakaslea.
  • Borja Tribis, psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikoloa.

    2020_11_24_ COVID19ak egoiliar bakoitzarengan eragindako aldaketetara BAP-a zentzuz egokitzea. Dokumentu hau hizlariak prestakuntza-saioan erabilitako material lagungarria baino ez da. Ez da Administrazioak argitaratutako dokumentu ofizial bat, eta, beraz, ez da loteslea. (Gazteleraz)

E-Osabide eta Osabide integra: infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko fasean laguntzeko eta koordinatzeko tresna informatikoak.

  • E-Osabide eta/edo Osabide Integra tresnak erabiltzen dituzten langileei zuzenduta dago, bereziki osasun-arlokoei.
  • José Luis Bilbao Madariaga,Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzako kidea eta koordinazio soziosanitarioko kidea.
  • Iratxe Laraudogoitia, Gizarte Ekintza Saileko erantzun azkarreko taldeen arduraduna.

    2020_12_01_ E-Osabide eta Osabide integra. Dokumentu hau hizlariak prestakuntza-saioan erabilitako material lagungarria baino ez da. Ez da Administrazioak argitaratutako dokumentu ofizial bat, eta, beraz, ez da loteslea. (Gazteleraz)

Erabiltzaileen eta profesionalen sektorizazioa: funtsezko prebentzio-alderdia zentroen barne-antolamenduaren barruan.

  • Batez ere adineko pertsonentzako egoitzetako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetako kudeatzaile eta zuzendaritzakoei zuzenduta dago.
  • Andrés Gonzalez, IPKko erreferenteen koordinatzailea. GUFE

    2020_12_09_ Erabiltzaileen eta profesionalen sektorizazioa. Dokumentu hau hizlariak prestakuntza-saioan erabilitako material lagungarria baino ez da. Ez da Administrazioak argitaratutako dokumentu ofizial bat, eta, beraz, ez da loteslea. (Gazteleraz)

Programa

Fitxategi hauek ijusteko honako dehianeko programa eduki behar duzu. Adobe Reader.