3R Enpresa

3R Enpresa Programak langabeei laneratzeko aukera ematen die, laguntza eskainiz eta betiere BIRBIDERATUZ, BIRKUALIFIKATUZ eta BIRKOKATUZ.

Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Foru Sailaren ekimena da, langabeen eta enpresen eskutik doana.

Programaren helburua da COVID 19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz langabeak laneratzea.

3R Enpresak sektore estrategikoetako enplegagarritasunean jartzen du arreta, hala nola industria-, elikagai-, ingurumen-, teknologia- eta eraikuntza-sektoreetan.

Programa hau Kontrata izeneko beste programa batekin osatzen da, kontrataziorako laguntza, eta, beraz, enpleguaren aldeko apustu integrala da.

3R Enpresa programak eskaintzen du

  • Laguntza eta orientazioa
  • Aurrez aurreko eta online prestakuntza
  • Sektore estrategiko horietan birkokatzea

Aurreikuspenen arabera, 1.000 langaberekin baino gehiagorekin lan egingo da (krisi ekonomikoak gehien kaltetutako sektoreetatik (turismoa, merkataritza eta ostalaritza) datozen 500 pertsona horientzako ibilbide indibidualizatuak). Gainera, aipatutako sektore estrategikoetako 500 enpresa baino gehiagorekin lan egingo da.

Informazioa: 94 406 80 08.

3renpresa@bizkaia.eus

Ekintza horiek guztiak hainbat enpresa-erakunderekin lankidetza publiko-pribatuaren bidez garatzen dira:

ENPRESA-ERAKUNDEAK