Ekitaldi turistikoak egiteko dirulaguntzak

Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egiteko dirulaguntzen programa 2022

XEDEA

Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak antolatzen eta egiten laguntzea da, baldin eta:

  1. Bizkaiko eskualdeetan eragin sozial eta ekonomikoa sortzen badute.
  2. Bilbao Bizkaiaren posizionamendu turistikoa sendotzen laguntzen badute, Estatu mailan zein nazioartekoan.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan bisitarien eta gaualdien kopurua handitzen badute.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egiteko

Honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  1. Ekitaldia egiteko eta sustatzeko beharrezkoak diren gastuak.
  2. Lokalen edo beste edozein guneren alokairu-gastuak, betiere erakunde onuradunaren egoitza soziala ez badira.
  3. Ekitaldia egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak muntatzeko gastuak.
  4. Ekitaldiaren publizitate- eta zabalkunde-gastuak.
  5. Ekitaldia egiteko eskatzen diren aseguruak kontratatzea.

NORENTZAT?

Honako erakunde hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak eta mankomunitateak.
  2. Bizkaiko turismo-garapenaren esparruan lan egiten duten kapital publiko gehiengoduna duten erakunde eta sozietate publikoak.
  3. Elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, baldin eta helburu soziala turismoa sustatzea badute.
  4. Turismo-ekitaldi bat sustatzen duten enpresak eta nortasun juridikorik gabeko beste erakunde batzuk.

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 6tik 8:30etan uztailaren 5era, 13:30etara arte, bitartekoa izango da.

Eskabideak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/sustapena-oficinavirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa eduki beharko duzu, edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egon, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez sartu. B@kQ ziurtagiria gure bulegoetan eska daiteke, Orueta Apezpikua kaleko 6an.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Hartzekodunaren fitxa: Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzea (145 KB)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa bultzatzeko Zuzendaritza Nagusia

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.