Geure burua eta besteak zaintzen ikasten ari gara

 
 

Geure burua eta besteak zaintzen ikasten ari gara (2020/iraila)

online IKASTAROAK, webex plataformaren bidez

 

COVID-19ak sortutako pandemiaren testuinguru honetan, agerraldi berriak prebenitzeko ezagutza eskuratzen jarraitu behar dugu, eta agerraldi horien inpaktua murrizteko erantzun-mekanismoak aktibatu behar ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailean, pandemiaren fase honetan dugun egitekoa osatu nahi dugu; horretarako, profesional bakoitzak eta egoitza-zentro soziosanitario bakoitzak egiten duen lanari laguntzeko jarduketak sustatu nahi ditugu, prestakuntza-ziklo berri baten bidez (ekainean egin zenaren osagarri).

Izaskun Carlos Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuko burua arduratuko da zikloa koordinatzeaz.

Laguntza- eta koordinazio- mekanismoak, infekzioaren prebentzio- eta kontrol-faseetan

Adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitza-zentroetako kudeatzaile, zuzendari eta arduradunei zuzendua.

Lourdes Zurbanobeaskoetxea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko burua.

Elena Uría. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Arlo Soziosanitarioko Eranskina.

2020 09 15 Laguntza- eta koordinazio- mekanismoak, infekzioaren prebentzio- eta kontrol-faseetan. Dokumentu hau hizlariak prestakuntza-saioan erabilitako material lagungarria baino ez da. Ez da Administrazioak argitaratutako dokumentu ofizial bat, eta, beraz, ez da loteslea. (Gazteleraz)

Birusaren zabalkundea prebenitzeko neurriak, jarduera profesionaleko praktika egokien bidez

Adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitza-zentroetako profesionalei zuzendua.

Irune Mantiñán. Zumarragako mediku ikuskatzailea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailekoa.

2020 09 22 Birusaren zabalkundea prebenitzeko neurriak, jarduera profesionaleko praktika egokien bidez. Dokumentu hau hizlariak prestakuntza-saioan erabilitako material lagungarria baino ez da. Ez da Administrazioak argitaratutako dokumentu ofizial bat, eta, beraz, ez da loteslea. (Gazteleraz)

Bakartze-egoeran dauden erabiltzaileen gaitasun funtzionalak lantzeko estrategiak

Erabiltzaileentzako jardueren programazioan eta/edo gauzatzean parte hartzen duten profesionalei, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen zentroetan lan egiten dutenei, zuzendua.

Miriam Urquiza. Geriatriako fisioterapeuta da, eta irakaslea EHUn, Fisioterapia Graduan eta Zahartze Aktiboa eta Bizi Kalitatea masterrean.

2020 09 29 Bakartze-egoeran dauden erabiltzaileen gaitasun funtzionalak lantzeko estrategiak. Dokumentu hau hizlariak prestakuntza-saioan erabilitako material lagungarria baino ez da. Ez da Administrazioak argitaratutako dokumentu ofizial bat, eta, beraz, ez da loteslea. (Gazteleraz)

Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.