Kontrata programa

Xedea

Kontratazioa bultzatzea eta enplegua mantentzea.

Neurriak

Kontratazio mugagaberako pizgarriak

Kontratazioa bultzatzea eta enplegua mantentzea kontratu mugagabea eginez edo aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtuz.

Esperientzia profesionala

Barakaldoko DEMA Enpresa Garapena buru duten enplegu eta prestakuntzako programa misto hauetakoren batean parte hartu duten langabeen enplegagarritasuna laguntzea: Teknilan Plus, Laborlan IV edo Laborlan III.ko "Makineria eszenikoa kultura- eta sormen-industriei aplikatuta" programan.

Arautegia eta dokumentuak

Epea

  • Eskabideak aurkezteko epea:
    • Kontratazio mugagaberako pizgarriak: eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15eko 9:00etan ireki, eta 2024ko uztailaren 30eko 13:30ean itxiko da.
    • Esperientzia profesionala: eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15eko 9:00etan ireki, eta 2023ko urriaren 11ko 13:30ean itxiko da.
  • Eskabideak aurkezteko era eta lekua: eskabidea eta berari dagokion dokumentazioa internet bidez aurkeztu beharko da. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikora sartu behar da (https://www.ebizkaia.eus), eta bertan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailaren Bulego Birtuala aukeratu. Horretarako, sinadura elektronikoa beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, sinadura elektroniko aurreratua, B@KQ...).