Kontrata programa 2026

Xedea

Kontratazioa bultzatzea bi jardun-arloren bidez:

I. arloa. Kontratazio mugagabeko pizgarriak

Langabezian dauden pertsonen kontratazioa laguntzea betiere honako kolektibo hauetakoren batekoak badira:

  • Kontratazioaren hasieran 30 urtetik gora eta 50 urtetik behera duten pertsonak.
  • Iraupen luzeko langabeak.
  • Desgaitasunen bat (% 33koa edo hortik gorakoa) duten pertsonak.
  • Bazterkeriako arrisku-egoeran dauden pertsonak.

II. arloa. Esperientzia profesionala

Programa hauetakoren batean parte hartu duten langabetuen enplegagarritasuna bultzatzea:

  • Laborlan 2025 eta 2026 prestakuntza-enpleguko programa mistoak, Barakaldoko DEMA Enpresa Garapenarekin lankidetzan kudeatuak.
  • Gazte on - Eraikuntzaren sektoreko prestakuntza teknikoa.
  • Prestakuntza bidezko sustraitze-programa, Enpleguko Zerbitzuak diruz lagundua eta Sartu Taldea Gizarteratzeko Elkartearekin lankidetzan kudeatua.

Araudi eta agiriak

Eskabideak aurkezteko epea

  1. 1. Arloa - Kontratazio mugagaberako pizgarriak: eskabideak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 13an irekiko da, 9:00etan eta 2026ko ekainaren 15ean itxiko da, 13:30ean.
  2. 2. Arloa - Esperientzia profesionala: eskabideak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 13an 9:00etan ireki eta 2026ko irailaren 25ean itxiko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.