Artisautza Sustatzeko Programa: artisautza-enpresak

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Egun dauden artisautza-enpresen lehiakortasuna eta garapena bultzatzea eta Bizkaian enpresa berriak sustatzea.

Diruz lagunduko den jarduerak, gutxienez, honako gastu-mota hauetako bat izan behar du:

  • Lanabesak, tresnak eta makina txikiak eskuratzea.
  • Ekipamendu informatikoa eta softwarea eskuratzea.
  • Artisautza-lantegiak ezarri, zabaldu edo eraldatzea.
  • Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea; bereziki, negozioen digitalizazioari buruzkoetan.
  • Sustapen-kanala eta online-salmenta ezartzea.
  • Sustapen komertzialeko materialak ontzea.
  • Artisautza-azoketan parte hartzea.
  • Kudeaketa hobetzeko kanpoko aholkularitza, eta kontabilitate eta zerga aholkularitza.
  • Artisautza-lantegia alokatzea 2023an edo 2024an inskribatutako erakundeentzat

NORENTZAT?

Artisautza-erakundeak, Autonomoen erregimenean dauden pertsonak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak zein merkataritza-sozietateak izan.

Bizkaiko Artisautzako Erakundeen Erregistroan inskribatuta egon behar dira 2024ko apirilaren 11an.

ESKABIDEAK

Aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 15eko 8:30etatik 2024ko maiatzaren 15eko 13:30ra arte.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez, sinadura elektronikoa erabiliz (Izenpe, NAN elektronikoa, B@KQ, etab).B@kQ ziurtagiri elektronikoa gure bulegoetan lor daiteke, Orueta Apezpikuaren kaleko 6an

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.