Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala

2023-2035 aldirako Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren lanketak (BBBLPS) prozesu konplexu bat eskatzen du. Hainbat erakunde, kolektibo eta gizarte eragilek hartzen dute parte, eta gizarteak, orokorrean, Lurralde Historikoko Batzar Nagusiek onartu aurretik. Lurraldearen antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen garapen-araudiaren bidez eta Bizkaiko Bizikleta-bideen 10/2014 Foru Arauaren arabera araututako prozedura batean

Arloa, irudia eta helburua

BBBLPSk arau berriak jarri ditu bizikleta-bideei dagokienez. Horren bidez, bizikleta mugikortasun iraunkorrerako lurralde mailako funtsezko elementua izango da, eta hiriko agenda integratuaren elementu nagusietako bat.

Bizkaiko Bizikleta-bideen Oinarrizko Sare Funtzionalean aplikatu beharreko xedapen, helburu, lehentasun eta hobekuntzak ezartzen dituen sektoreko plangintza tresna bat da, eta garapenerako aurreikuspen eta planak ere barne hartu ditu. Gainerako administrazioekin lankidetzan garatuko da.

Onesteko beharra eta aukera

Bizikletentzako azpiegiturak eta, orokorrean, bizikleta garraio-bitarteko modura sustatzea, baita lurralde historikoan bizikleta bideak arautu eta bultzatuko dituen Lurralde Plan Sektoriala ere lurraldearen garraio- eta antolamendu-politiketan paradigma aldatzen laguntzeko tresna berriak dira. Horrekin aurre egingo zaizkie gure gizarteak dituen arazo garrantzitsuei, bereziki, klimaren aldaketari, airearen poluzioari, zaratari, bide-segurtasun arazoei, auto-metaketei, garraioaren sektorean petrolioarekiko mendekotasunari, pertsona kontsumitzaileek duten erosteko ahalmena mugatzeari, biztanle askok duen jarduera fisiko maila urriei eta abarri. Horrez gain, horrek lehentasuna emango die joan-etorri aktiboetarako moduen (oinez eta bizikletaz) inguruko segurtasuna eta erakargarritasuna areagotzeko pizgarri eta neurriei.

Xede arautzailea eta testuingurua

Bizikleta-bideen LPSk hurrengo helburuak ditu (10/2014 FAren 15.2.art.):

  1. Bizikleta Bideei buruzko Foru Sarearen helburu nagusiak zehaztea.
  2. Bizikleta-bideen ezaugarri orokorrak zehaztea.
  3. Lurralde Plan Sektorialaren indarraldian garatu behar den jarduera-programa definitzea.

Eta hori guztia egingo da Bizkaiko Lurralde Historikoko «Bizikleta Komunikazioaren Sistema Orokorrak» osatzen duen esparruaren barruan, BBBLPSk berak definitu ostean.

Horrexegatik, Bizkaiko Lurralde Historikoko bizikleta-bideei dagozkienez, neurri arautzaile berria egitea saihestezina da eta ezin daitezke bestelako aukerako konponbideak aurrez ikusi, egun ez baitago araudirik.

Lanketarako faseak

Lanketarako faseak honako mugarri nagusien bidez laburtuko ditugu:

  • LPS lantzeko hasierako lanak eta kontsultak (2018-2019)
  • Ingurumen Azterketa Estrategikoaren Helmen Agiria (2019)
  • BBBLPSren Aurrerapen Dokumentua -2020
  • BBBLPSren Hasierako Onarpena (2021)
  • Informazio publikoa (2021)
  • BBBLPSren Behin-behineko onarpena (2021)
  • Ingurumen Adierazpen Estrategikoa (2022)
  • BBBLPSren Behin-betiko onarpena (2023)

Lotutako estekak