LaborLan Programa

Zurekin urratsak egin nahi ditugu, zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.

Martxoaren 16ra arte eman dezakezu izena Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasunerako Foru Sailak sustatutako Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak (DEMA) abian jartzen duen LaborLan programan.

Zer da LaborLan?

Enplegu-prestakuntza programa mistoa. Laguntza integrala, prestakuntza, lan esperientzia (hiru hilabete arteko lan kontratuarekin) eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dizu programa honek. Ez dira ikastaroak soilik, ezta beste enplegu-programa bat ere. Aldez aurretik lan egin dugu enpresekin, langile kualifikatuak behar dituzten sektoreak zein diren jakiteko. Beraz, parte-hartzaileen %50 kontratazioa bermatzen da. LaborLanen lehen edizio honetan aktibo dauden sektoreak hauek dira:

  • Gozotegia
  • Bidaiarien errepideko garraioa
  • Ezagutza eta teknologia aplikatua
  • Psikologia enpresa-munduan
  • Fabrikazio mekanikoa eta soldadura
  • Fabrikazio industriala

Zer da akonpainamendu integrala?

Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza, gaitasun pertsonaletan trebakuntza izango duzu, bai prestakuntzaldian, bai kontratazioaldian, bai eta programaren iraupenaz haraindiko jarraipen pertsonala ere, zure laneratzea bilatuz.

Sartu sektore bakoitzera eta galdetu nola parte hartu LaborLanen.

Informazioa
Gozotegia sikologia enpresa-munduan
Gozotegia Psikologia enpresa-munduan
Bidaiarien errepideko garraioa Fabrikazio industriala
Bidaiarien errepideko garraioa Fabrikazio industriala
Ezagutza eta teknologia aplikatua Fabrikazio mekanikoa eta soldadura
Ezagutza eta teknologia aplikatua Fabrikazio mekanikoa eta soldadura
Soldadores/as