Etxean zaintzarako eta bertan bizitzen jarraitzeko teknologiak

 
 

  Jardunaldia: Etxean zaintzarako eta bertan bizitzen jarraitzeko teknologiak (2020/01/23)

Etxean zaintzeko teknologiak

 

Izan ere, Bizkaian eta Europan errealitate bat da bizi-itxaropena gero eta luzeagoa dela, pertsonek ahalik eta denbora gehien eman nahi dutela beren etxeetan posible dan heinean, eta horrek denbora luzeko zaintza gero eta beharrezkoagoa izatea dakar. Hori horrela dela, teknologiek funtsezko eginkizuna izan dezakete eta izan behar dute errealitate horri erantzuteko.

Beraz, erronka lokal eta global baten aurrean gaude. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardunaldi honetan, etxean egoera ahulean edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonen errealitatea, pertsona horien arretarako eskuragarri dauden teknologiak, eta teknologia horiek Bizkaian aplikatu daitezen sustatzeko aukera konkretu bat aurkeztuko dira.

Jardunaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak foru-zentro batean garatuko den erronka konkretu hori aurkezteaz gain, teknologietan, gerontologian eta denbora luzeko zaintzan esperientzia duten aditu batzuek parte hartuko dute.

Jardunaldi hau Euskalduna Jauregian izango da urtarrilaren 23an (osteguna), goizeko 9:00etan.

Egitaraua

Izen ematea (urtarrilaren 22ra arte edo lekua agortu arte).

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.