Eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntza

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  1. A: Industria-enpresen eta industriari loturiko zerbitzuen enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak.
  2. B: Entitate onuradunek, beren jardun-eremuko industriaren eta lotutako zerbitzuen sareari laguntzeko, helburu hauetarako gauzatzen dituzten jarduketak: toki eta eskualdeko ekonomia eta industria sustatzeko eginkizuna indartzea, udalerriaren/eskualdearen inguruneko baldintzak hobetzea eta gaitasunak sendotzea:
    • Jarduera ekonomikoa sustatzeko eta industriaren eta lotutako zerbitzuen enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko eskualdeko plan estrategikoak egitea, gutxienez lau urterokoak.
    • Eskualdeko ekonomia sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko gobernantza-eredu bat diseinatzea eta/edo abian jartzea.
    • Lekuan bertan jardutea inguruneko baldintzak hobetzeko, helburuko jarduera ekonomikoko espazioak dinamizatuz.
    • Prozedurak eta sistemak garatzea eta ezartzea, enpresa-sarearen aldizkako azterketa egiteko eta xede diren industria-enpresen eta industriari loturiko zerbitzuen enpresen errolda bat mantentzeko, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren arabera.
    • Plan estrategikotik datozen beste jarduketa batzuk, udalerriko edo eskualdeko industria-enpresen eta industriari loturiko zerbitzuen enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan eragina dutenak.
  • Diruz lagunduko dira aurkeztutako jardueretan diharduten langileen barne-gastuen %75 arte eta diruz lagundu daitekeen egitatearekin zuzenean lotutako kanpoko gastuen %90 arte.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, 100.000 € izango da, erakunde onuradun bakoitzeko, kontuan hartu gabe aurkeztutako eskabideen kopurua. Gehieneko muga hori 100.000 € gehigarriraino handitu ahal izango da, baldin eta erakunde onuraduna « Industria eta hari loturiko zerbitzuak sustatzeko agentzia» bada (ikusi dekretu arautzailearen 2. oinarria).

NORENTZAT?

Lurralde-eremu jakin batean industria eta hari loturiko zerbitzuak sustatzen dituzten entitateentzat.

ESKAERAK

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko apirilaren 7ko 8:30etatik 2026ko apirilaren 30eko 13:30ra.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izanez gero: