Industrialdeetako Programa. 2.Arloa: Industrialdeetako inbertsioak.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Industrialdeko enpresa-multzoaren eta hau kokatuta dagoen toki-erakundearen artean adostutako Jarduketa- Planean aurreikusitako inbertsioak egiteko:

  • Titulartasun publikoko espazioak eta oinarrizko zerbitzuak (ura, zaborra, argiteria, bide-sarea, eta abar) hobetu eta egokitzeko inbertsioak.
  • Poligonoari balio erantsia ematen dioten zerbitzuak (konektibitatea, segurtasuna, seinaleak, haurtzaindegia, eta abar) izateko inbertsioak.
  • Energia-eraginkortasunerako, ingurumen-hobekuntzarako, energia berriztagarrietarako, mugikortasunerako edo eta irisgarritasuneko inbertsioak.

NORENTZAT?

  • Industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak, izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea, etab.).
    • Onuradun izango dira, halaber, industrialdearen garapen mailakatu eta progresiboaren ondorioz sortutako industrialdea baino eremu txikiagoa ordezkatzen duten elkarteak
    • Dirulaguntza hau jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzen artean honako hauek daude: Bizkaiko edozein udalerritan kokatutako industrialde batekoa izatea, non jabetza pribatukoa den poligonoaren azalera osoaren % 50 baino gehiago edo azlaera eraiki osoaren % 50 baino gehiago; legez eratuta egotea; industrialdean kokatutako enpresen % 50 baino gehiago edo industrialdearen azalera osoaren jabetzaren % 50 baino gehiago elkartuta edukitzea; bere eginkizun nagusia industrialdea kudeatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko jarduerak egitea izatea; industrialdea kudeatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lankidetza-akordio bat izatea kokatuta dagoen toki-erakundearekin.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeak.

ESKAERAK

  • 2024ko maiatzaren 13ko 08:30etatik ekainaren 13eko 13:30etara arte.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an jaso daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.