2017 - 1.5 Bertsioa - Data: 2018/07/26

Bertsioen nobedadeak

Oharra

  • 1.4 Bertsioarekiko aldaketak:
    • Filmen edo ikus-entzunezkoen ekoizpenaren ziozko kenkarian, kenkariaren oinarriko kalkulu automatikoa zuzendu da.
  • 1.3 Bertsioarekiko aldaketak:
    • Berrinbertsioaren ziozko salbuespenean diru-zuzenketaren kalkulua zuzendu da transmititutako ondasunaren kodea 05 denean (higiezin-inbertsioak).
  • 1.2 Bertsioarekiko aldaketak:
    • "I+G jarduerengatiko laburpenaren informazio gehigarria (62. artikulua)" koadroan espediente zenbakiaren ekitaldia aitorpenaren ekitaldia baino txikiagoa izatea ahalbidetzen da urte anitzeko proiektu bat dela adierazten duenean.
    • "Kuotaren gainean muga duten ekitaldiko kenkariak" koadroan 3009 partida ahalbidetzen da, horren zenbatekoak 3240 partidarena gainditu ahal izateko.
  • 1.1 Bertsioarekiko aldaketak:
    • Merkataritza funtsaren kontabilitateko amortizazioagatiko doikuntza "Merkataritza funtsaren kenkaria" 15. orrialdeko 1022 partidara helbideratu behar da. Era berean, merkataritza funtsaren narriaduragatik balioa zuzentzearen ondorioz gauzatu beharreko zerga-oinarriaren igoerari dagokion zenbatekoa 1022 partida horretan bertan helbideratuko da. 1022 partidaren zenbatekoa "Zuzenketa etengabeak: merkataritzako funtsagatik" 16. orrialdearen 1265 partidara aldatu beharko da.
  • 1.0 Bertsioarekiko aldaketak:
    • Integrazioan interesa/errekargua ez sartzea baimendu da, 51. artikuluaren enpresa-kapitalizazioa sustatzeko erreserba ez betetzeagatik.
    • "Emaitzaren zerga zuzenketen xehetasunaren" koadroa zuzendu da, merkataritza funtsaren kontabilitateko amortizazioagatiko doikuntza jasotzeko.

Deskarga Bakarra

Kontuz:

Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa
  2. Deskarga bakarra