Industrialdeetako Programa. 1.Arloa: kudeaketa eta jarduketa-plan integralak.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Industrialdea hobetzeko eta egokitzeko Kudeaketa eta Jarduketa Plan Integrala egiteko. Industrialdearen lege- eta hirigintza-egoeraren azterketatik abiatuta, Kudeaketa eta Jarduketa  Plan Integralak industrialdea kontserbatzeko, hobetzeko eta egokitzeko egin behar diren jarduerak eta inbertsioak jasotzen ditu, bai eta horiek gauzatzeko ardura duen erakundea, gauzatzeko egutegi posiblea eta kostuaren estimazioa ere. Era berean, jasangarritasun-azterketa, mugikortasun-azterketa eta irisgarritasun-azterketa izan beharko ditu.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 75ekoa izango da, eta ezin da izan 12.000 eurotik gorakoa izan erakunde onuradun bakoitzeko.

Erakunde onuraduna Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri edo Aiaraldeko (Arakaldo, Arrankudiaga edo Urduña) udalerri batean badago, dirulaguntza %85ekoa izango da, muga berarekin.

NORENTZAT?

Industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak, izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea, etab.).

  • Onuradun izango dira, halaber, industrialdearen garapen mailakatu eta progresiboaren ondorioz sortutako industrialdea baino eremu txikiagoa ordezkatzen duten elkarteak
  • Dirulaguntza hau jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzen artean honako hauek daude: Bizkaiko edozein udalerritan kokatutako industrialde batekoa izatea, non jabetza pribatukoa den poligonoaren azalera osoaren % 50 baino gehiago edo azlaera eraiki osoaren % 50 baino gehiago; legez eratuta egotea; industrialdean kokatutako enpresen % 50 baino gehiago edo industrialdearen azalera osoaren jabetzaren % 50 baino gehiago elkartuta edukitzea; bere eginkizun nagusia industrialdea kudeatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko jarduerak egitea izatea; industrialdea kudeatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lankidetza-akordio bat izatea kokatuta dagoen toki-erakundearekin.

ESKAERAK

  • 2024ko maiatzaren 13ko 08:30etatik ekainaren 13ko 13:30etara arte.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an jaso daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.