Gizarte Arloko Jardunaldi Teknikoak: Segurtasuna eta autonomia

 
 

  Gizarte arloko jardunaldi teknikoak (2018/04/23)

SEGURTASUNA ETA AUTONOMIA

 

Gizakiek segurtasunaren beharra dute, guk guztiok segurtasuna behar dugu, eta gizarte-zerbitzuetan gure lanean dauzkagun pertsonek ere bai. Gero eta argiago dakigu zaurgarritasun, kalteberatasun edota mendekotasun egoera duten pertsonei arreta ematea ez dela haien segurtasun fisikoa zaintzea edo haien osasun biologikoa mantentzeaz arduratzea bakarrik. "Ondo bizitzen", "ondo tratatuta sentitzen" eta beraien bizitza proiektua garatzen laguntzeko, horretaz gainera, ingurune eta harreman seguruak eskaini behar zaizkie, euren bizitzako une honetan ahal denik eta "ondoen eta zoriontsuen" senti daitezen.

Segurtasunaren beharrizan hori, jakina, segurtasun fisikoari dagokio, baina beste zerbait ere badago tartean: pertsonek segurtasun psikologikoa, emozionala edota juridikoa sumatu ahal izatea. Pertsonarengan oinarritutako arreta izan behar dugu gogoan, eta horrek dakar aldi berean hitz egitea segurtasunaz, bai eta arriskuaz eta autonomiaz ere.

Jardunaldi tekniko hau Bizkaiko Lurralde Historikoan erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak kudeatzen dituzten entitateei zuzenduta dago.

Ekitaldia Euskalduna Jauregian (A3 Aretoan) izango da. Apirilaren 23an, 9:45ean.

Izena ematea (Apirilaren 22ra arte edo lekua betetzen denean).

Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.