Gizarte arloko jardunaldi teknikoak: Gardentasunari buruzko Foru Araua (II)

  Gizarte Arloko Jardunaldi Teknikoak (2017/03/24)

GARDENTASUNARI BURUZKO FORU ARAUA (II)

Aurretik egin genuen jardunaldian aretoa lepo bete, eta pertsona batzuk etorri ezinik geratu zirenez gero, Bizkaiko Foru Aldundiak berriro ere antolatzen du jardunaldi hau, Gardentasunari buruzko Foru Arauaren edukia azaltzeko eta, bereziki, aztertzeko zer garrantzia duen publizitate aktiboak.

Gardentasunari buruzko 1/2016 Foru Arauaren helburua da Bizkaian aurrera egitea gardentasunean, informazio publikoa eskuratzeko eskubidean eta gobernamendu onean. Asmo horretan kokatu behar da jardunaldi tekniko hau, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan diharduten hirugarren sektoreko entitateei zuzenduta dagoena.

  • Aurkezpen instituzionala.
    • ISABEL SÁNCHEZ ROBLES. Gizarte Ekintzako foru diputatua.
    • IBONE BENGOETXEA. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua.
  • Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua. Entitate pribatuentzako betebeharrak betetzen laguntzeko tresnak: Gardentasunari buruzko Gida.
    • NEREA MARTIARTU. Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusia.
    • DIEGO ÁLVAREZ. Aholkularitza Teknikorako Ataleko burua.
    • AURKEZPENA Dokumentua atzitu (PDF, 1206 KB)
    • Bideoa: Zer da gardentasuna? Bideoa atzitu
    • Gardentasunari buruzko Foru Araua. Erraz irakurtzeko edizioa. Dokumentua atzitu (PDF, 658 KB)
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Gardentasun ataria, Bizkaia Gardena. Gardentasun ataria atzitu
  • Publikotasun aktiboaren arloko praktika onak.
  • Jardunaldiaren programa PDF formatudun jardunaldiaren programara sarrera (PDF, 955 KB)

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.