FEDER programak

Lerratu gehiago erakusteko

Zer da hori?

Bizkaiak lehen sektorerako aurrekontua indartu du, eta klima-aldaketaren aurkako borrokan duen konpromisoari eutsiko dio

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak % 4 handitu ditu, batez beste, Nekazaritza Zuzendaritzara eta baso-kudeaketara bideratutako partidak, eta sentsibilizazioko, energia-eraginkortasuneko eta klima-aldaketaren aurkako borrokako ekintzak ezartzearen alde egiten jarraitzen du, udal-erakundeei laguntza emanez.

Basoen kudeaketari dagokionez, ahalegin handiagoa egiten da baso-suteen aurkako prebentzio-neurrietan, eta bi milioi euro pasatxo bideratu dira horietara, Basalanen zerbitzuak, pista-obrak eta baso-lanak indartzeko. Gainera, 360.000 euroko partida bat bideratuko da aire-bitarteko bat alokatzeko, Eusko Jaurlaritzarekin eta beste bi foru-aldundiekin lankidetzan, prebentzio-lanak egiteko eta baso-suteen ondoriozko larrialdiei eraginkortasun handiagoz erantzuteko beharrari erantzuteko.

Bestalde, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak baso autoktonoak sustatzen jarraituko du. Ildo horretan, lursail berriak erosiko ditu (400.000 euro), espezie hostozabalekin birpopulatzeko, haritzaren proiektuaren barruan (800.000 euro).

BFAk garatutako jarduera horietako batzuk Euskadiko EGEF 2021-2027 Programa Operatiboan kofinantzatu daitezke:

  • Baso-suteen prebentzioan zentratutako jarduerak, klima-aldaketaren ondoriozko arriskuetara egokitzeko (2.4 helburu espezifikoa: «Klima-aldaketara egokitzen eta hondamendien arriskua prebenitzen laguntzea, baita erresilientziari mesede egitea ere, ekosistemetan oinarritutako ikuspegiak kontuan hartuta»).
  • Bizkaiko mendiak kontserbatzeko eta lehengoratzeko jarduerak, espezie autoktonoak berreskuratzearen bitartez (2.7 helburu espezifikoa: «Naturaren, biodibertsitatearen eta azpiegitura berdeen babesa eta kontserbazioa areagotzea, baita hiriguneetan ere, eta kutsadura-mota guztiak murriztea»).

Proiektuak