San Mamés

San Mamés

San Mames munduko futbolean maila altueneko erreferentzia da. Nazioartean mitikotzat jotzen den zelaia da, eta izendatzeko erabiltzen den izena ere ezaguna da: "Katedrala".

1913an inauguratu zen gaur egun estadioa dagoen leku berean. Ehun urte beranduago estadio zaharrak San Mames berriari eman dio lekukoa. Estadio berriak 53.000 ikuslerentzako lekua du (edukiera osoaren eraikuntzaren amaiera 2014-15 denboraldiaren amaierarako dago aurreikusita) eta estandar zorrotzenen arabera diseinatu dute, UEFAren Elite mailaren arabera.

Horiez gain konplexuak zerbitzu hauek ere baditu: Museoa, merkataritza gunea, jatetxea, kafetegia, ekitaldietarako aretoa, bilera aretoa eta hitzaldi aretoa.

Web orria: http://www.athletic-club.eus/eu/san-mames-2013.html