Errenta/Renta 2023

Errenta eta ondarea 2023

Apirilaren 10etik ekainaren 28ra

Europar Batasunarekin batera finantzatua Confinanciado por la Unión Europea

Aitorpena aurkezteko hiru modu dituzu

  • Arina, itxaron gabe, nahi duzunean eta nahi duzun lekuan.

  • Zirriborrora Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik edo ordenagailutatik sartu ahal izango da.

  • Identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu. Ez badaukazu, bat emango dizugu: Bak gakoa.

Zirriborroa kontsultatu, berrikusi eta, behar baduzu, osatu dezakezu, eta, ondoren, aitorpena aurkeztu.

Errenta-zirriborroari buruzko informazio gehiago

  • Langile espezializatuek astelehenetik ostiralera lagunduko dizute, 8:30etik 19:00etara.

  • Arreta pertsonalizatua.

  • Zure nortasuna berretsi beharko duzu. Horretarako, Bak-en aktibazio-kodea erabil dezakezu (Errenta23ren eskutitzean dago), edo, Bak badaukazu, emango dizugun kodea.

Telefono bidez, informazio xehatua lor dezakezu duzu, eta zirriborroaren emaitza zein den jakin. Behar baduzu, alda dezakezu, eta gero aurkeztu. 94 608 3000

Aitorpena telefonoz aurkezteari buruzko informazio gehiago

  • Arreta eta informazio pertsonalizatuak.

  • Langile espezializatuek astelehenetik ostiralera lagunduko dizute, 8:30etik 19:00etara.

  • Aurretiko hitzordua eskatu behar da.

Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla egin aurrez aurre. Informazioa emango dizugu aurretiko hitzordua eskatzen duzunean.

Aurretiko hitzordua eskatu

Aurretiko hitzordurako telefonoa: 94 612 5500

Aitorpena aurrez aurre aurkezteari buruzko informazio gehiago

Informazio interesgarria

  • Aitorpenaren emaitza itzultzeko bada (zure alde), zenbatekoa zazpi eguneko epean sartuko dizugu banku-kontuan, aitorpena aurkezten duzunetik.

  • Emaitza ordaintzeko bada (Ogasunaren alde), ordainketa helbideratu dezakezu, eta uztailera arte ez dizugu kobratuko.

  • Gogoan izan: zure ezkontidearekin edo izatezko bikotearekin baterako aitorpena egiteko, haren ordezkaritza-gakoa beharko duzu.

Nola sar naiteke errenta-zirriborrora?

Aitorpen-zirriborroa kanal digitalean kontsultatzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu. Errazena Bak sistema da. Hautatu jarraian dauden aukeren artean, eta zehaztasun gehiago emango dizugu identifikatzeko, zure kasuaren arabera.

Hainbat aukera, zure kasuaren arabera:

Bak inoiz erabili dut

Bak inoiz erabili baduzu aitorpena aurkezteko edo beste izapide batzuetarako, berriro erabil dezakezu zure burua identifikatzeko. Gogoan izan: Bak zure NANak edo AIZak eta zuk aukeratutako pasahitz batek osatzen dute.

Errenta-zirriborrora sartu

Ez dakit nola sartu

Ez dut gogoratzen Bak-en pasahitza

Bak aktibatu bazenuen baina ez baduzu pasahitza gogoratzen, beste pasahitz bat eska dezakezu. Pasahitz berria SMS bidez bidaliko dizugu, Bak aktibatu zenuenean adierazitako telefono-zenbakira, edo mezu elektroniko batean, zure posta-helbidea badugu.

Pasahitza berreskuratu

Ez daukat Bak, baina aktibazio-kodea bai (Errenta23 eskutitzean)

Bak-en aktibazio-kodea jaso baduzu Errenta23 eskutitzean, horrek esan nahi du ez daukazula Bak.

Erraz aktibatu dezakezu.

Telefono mugikorra eta errenta-eskutitzeko Bak-en aktibazio-kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.

Bak aktibatu

Ez daukat aktibazio-koderik

Aktibazio-kodea duen Errenta23 eskutitza jaso ez baduzu edo kodea galdu baduzu, Bak-en beste aktibazio-kode bat eska dezakezu.

Eskutitz bidez bidaliko dizugu etxera, bizpahiru egunean.

Identifikazio digitalerako beste bitarteko batzuk

Kontsultatu zer identifikazio-bitarteko erabili ditzakezun zirriborrora sartzeko.

Identifikazio-bitartekoak

  • Errenta-aitorpena aurkeztu behar al dut?

    Pertsona batzuk behartuta daude errenta-aitorpena aurkeztera; beste batzuk, berriz, ez.

    Gogoan izan: errenta-eskutitza jaso arren eta errenta-zirriborroa izan arren, baliteke aurkeztu beharrik ez izatea.

    Errenta-eskutitzean adieraziko dizugu aurkeztera behartuta zauden, zein duzun tributazio-aukerarik onena (indibiduala edo baterakoa) eta zein den zure zirriborroaren behin-behineko emaitza.

    Kontsultatu maiz egiten diren galderak, jakiteko errenta-aitorpena aurkeztu behar duzun.

  • Beste pertsona batek aurkez dezake errenta-aitorpena nire izenean?

    Bai, beste pertsona batek zure izenean jardun dezake, errenta-eskutitzean bidaliko dizugun ordezkaritza-gakoarekin.

    Ordezkaritza-gakoak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko 2023ko Errenta eta Ondarearen izapideetan.

    Beste pertsona bat errenta-zirriborrora sartu ahal izango da, hura aldatu, eta zure izenean aurkeztu.

    Nola baliatu ordezkaritza

Zalantzarik baduzu? Hemen dituzu ohikoenak

  • Oro har, EZ daude behartuta aurkeztera 2023. urtean etekin hauek jaso dituzten pertsonak:

    • Urtean 14.000 euroko edo gutxiagoko lan-etekin gordinak.
    • Urtean 14.000,01 eta 20.000 euro bitarteko lan-etekin gordinak; kasu hauetan IZAN EZIK, hau da, egoera hauetan daudenek, BAI:
      • Lan-etekinak ordaintzaile batek baino gehiagok ordaintzea, eta bigarren ordaintzailearen eta gainerakoen kopuruen batura urtean 2.000 euro baino gehiago izatea.
      • Aitorpenari dagokion urtean lan-kontratu bat baino gehiago izatea.
      • Konpentsazio-pentsioak edo mantenurako urtekoak jasotzea.
      • Ez betetzea baldintzak, epeak edo bestelako inguruabarrak, zerga-onuraren baterako eskubidea edukiz gero (salbuespena, hobaria, murrizketa edo kenkaria), eta Ogasunari jakinarazi behar bazaio.
      • PFEZaren Araudiak (73 bis eta 73 ter artikuluak) ezartzen dituen kasutako batean egotea.
    • Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak (haien batura urtean 1.600 euro baino gutxiago badira, guztira).

    Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.

  • Aurkezteko epea apirilaren 10etik ekainaren 28ra da.

  • Hiru aukera dituzu aitorpena aurkezteko:

    • Modu digitalean, gure web-gunetik edo aplikazio mugikorretik. Zirriborroa kontsultatu, berrikusi eta, behar baduzu, osatu dezakezu, eta, ondoren, aitorpena aurkeztu.
    • Telefonoz. 94 608 3000 telefonora deituta, errenta-zirriborroaren informazio xehatua lortuko duzu, eta emaitza zein den jakin. Behar baduzu, zirriborroa osatu dezakezu, eta gero aurkeztu.
    • Aurrez aurre gure bulegoetan. Ogasunaren eta Gerturen hamabi bulegoetako edozeinetan aurkeztu dezakezu aitorpena. Aurretiko hitzordua eskatu behar da, 94 406 6600 telefonoan edo Internet bidez. Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla egin aurrez aurre. Informazioa emango dizugu aurretiko hitzordua eskatzen duzunean.

    Aurretiko hitzordua eskatu

  • Oro har, aitorpena aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko zaie zergadunei, baldin eta honako errenta-mota hauetako edozein bakarrik jaso badute (zenbatekoa edozein dela ere):

    • Lan-etekinak.
    • Aurrezki-produktuen etekinak, salbu eta etekinok atzerriko baloreetatik datozenean.
    • Errentamenduetatik eratorritako etekinak, bi errentamenduko mugarekin, turismo-errentamenduen ondoriozko errentak izan ezik.
    • Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako jarduera ekonomikoen etekinak (jarduerari lotutako ondare-elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabaziak edo -galerak daudenean izan ezik), zuzeneko zenbatespen-metodoaren modalitate sinplifikatuan.
    • Ikastaro edo hitzaldietatik eratorritako jarduera ekonomikoen etekinak, baldin gastu-egozpenik egiten ez bada.
    • Higiezinen eskualdaketak, jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak izan ezik, bai eta irabazpidezko sozietateen desegiteak edo gehiegizko adjudikazioen ondoriozko indibiso-amaitzeak.
    • Inbertsio-funtsen eskualdaketak.
    • Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta baldin ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada. Kanpo geratzen dira hauekin egindako eragiketak: kriptodirua, warrantak, gerokoak eta diferentzien araberako kontratuak. Aurreko ekitaldietan konpentsatzeko gelditutako partidak egonez gero, partida horiek Bizkaiko Ogasunaren datuetan jasota daudenean soilik emango da laguntza.
  • Eskutitzean, errenta-zirriborroari buruzko informazio garrantzitsua aurkituko duzu, bai eta Errenta eta Ondarea 2023 kanpainako gestioak egiteko beharko dituzun gakoak eta aitorpena aurkezteko moduari buruzko informazioa ere.

    Eskutitzak gutxienez bi orri ditu: Aitorpena eta Ordezkaritza.

    Gainera, hirugarren orri bat jasotzen baduzu, aktibazio-kodea duen Bak orria, Bak ez duzula aktibatu esan nahi du.

    Bak orria jasotzen ez baduzu, Bak edo BakQ aktibatuta daukazulako da, eta, beraz, ez duzu aktibazio-koderik behar.

  • Identifikazio elektronikorako oinarrizko mailako bitarteko bat da, honako hauek osatua:

    • Erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki batek.
    • Pasahitz batek.

    Doako sistema da, Internet bidez aktibatzen dena.

    Aktibatzeko, telefono mugikorra eta errenta-eskutitzeko Bak-en aktibazio-kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.

  • Ordezkaritza-gakoak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko 2023ko Errenta eta Ondare Kanpainan.

    Zure ordezkaritza-gakoa erabilita, beste pertsona batek (senide bat, gestoria, aholkularitza...) aukera izango du:

    • Zirriborrora sartu eta aldatzeko eta errenta-aitorpena aurkezteko.
    • Ondare-aitorpena aurkezteko.
    • Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zerga aitorpena aurkezteko.
    • Ondoren edozein izapide egiteko.

Jarri harremanetan gurekin

  • Errenta kanpaina

    Teléfono

    94 608 3000

    Arreta pertsonalizatua

    Aitorpena aurkeztea, zergei buruzko kontsultak, informazio orokorra, zalantzak argitzea, Bak aktibatzeko laguntza, Bak sistemari buruzko kontsultak.

    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

    Arreta automatikoa

    Aitorpena aurkeztea eta izapide errazak.

    Ordutegia: 24/7

  • Gorabehera informatikoak

    Teléfono

    94 608 3566

    Gorabehera informatikoei buruzko kontsultak

    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

  • Posta elektronikoz

    Idatz iezaguzu herritarrentzako arreta-formularioaren bidez, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.