
Errenta eta ondarea 2024
Apirilaren 10etik ekainaren 30era
Nola identifikatu Bak erabiliz?
Kanal digitalean errenta-zirriborroa kontsultatzeko eta aitorpena aurkezteko, beharrezkoa da aurretik zeure burua identifikatzea identifikatzeko bitarteko elektroniko baten bidez.
Horretarako, Bak jartzen dugu zure esku, identifikazio elektronikorako bitarteko bat, zeina aktibatzen erraza eta arina izateagatik gomendatzen baitizugu. Gainera, Ogasunarekin egin beharreko edozein izapidetan identifikatzeko balio du.
Bak ez badaukazu, aktibazio-kode bat bidali dizugu etxera, Errenta24 eskutitzean. Ez nahastu: aktibazio-kodea ez da Bak sistemara sartzeko pasahitza, baina Bak aktibatzeko eta pasahitza lortzeko behar duzu.
Egiaztatu Bak duzun
Etxera bidali dizugun Errenta24 eskutitzean ez baduzu jaso aktibazio-kodea, esan nahi du Bak edo BakQ aktibatuta dagoela.
Hau da, baduzu zirriborrora sartzeko identifikazio-bitarteko bat.
Pasahitza gogoratzen ez baduzu, azkar eta erraz berrabiaraz dezakezu.
Ordezkaritza-gako berri baten eskaera apirilaren 28tik aurrera egongo da eskuragarri.
Apirilean zure etxera bidali genuen 22Errenta-eskutitzak ordezkaritza-gakoa jasotzen du.
Egoitza elektronikoaren jakinarazpen eta komunikazioen erretiluan ere eskuragarri dago apirilaren 27tik.
Baliteke zu kasu honetan egotea
-
Badut Bak
Bak inoiz erabili baduzu aitorpena aurkezteko edo beste izapide batzuetarako, berriro erabil dezakezu zure burua identifikatzeko. Gogoan izan: Bak zure NANak edo AIZak eta zuk aukeratutako pasahitz batek osatzen dute.
-
Ez dut gogoratzen pasahitza.
Bak aktibatu bazenuen baina ez baduzu pasahitza gogoratzen, beste bat eskatu dezakezu.
Pasahitz berria SMS bidez edo mezu elektroniko batean bidaliko dizugu, Bak aktibatu zenuenean adierazitako telefono-zenbakira edo helbidera.
-
Ez daukat Bak, baina aktibazio-kodea bai (Errenta24 eskutitzean)
Bak-en aktibazio-kodea jaso baduzu Errenta24 eskutitzean, horrek esan nahi du ez daukazula Bak. Erraz aktibatu dezakezu.
Telefono mugikorra eta errenta-eskutitzeko Bak-en aktibazio-kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.
-
Ez daukat aktibazio-koderik
Aktibazio-kodea errenta-eskutitzean bidali dizugu, apirilean. Eskutitza jaso baduzu, baina aktibazio-koderik ez, horrek esan nahi du Bak edo BakQ aktibatuta daukazula. Aktibazio-kodea duen Errenta24-eskutitza jaso ez baduzu edo kodea galdu baduzu, Bak-en beste aktibazio-kode bat eska dezakezu.
- Telefonoz: 94 608 3000
- Eskatu Bak-en aktibazio-kode bat. →
Eskutitz bidez bidaliko dizugu etxera, bizpahiru egunetan.
Identifikatzeko beste bitarteko batzuk
BakQ edo beste identifikazio-bitarteko batzuk ere erabil ditzakezu errenta-zirriborrora sartzeko, aitorpena aurkezteko eta egoitza elektronikoan zure burua identifikatzeko.
Zirriborrora sartutakoan, erabili nahi duzun identifikazio-bitartekoa aukeratzeko menu bat agertzen da. Hona bitartekoak: Bak, BakQ edo ziurtagiri digitalak. Zure identifikazio-bitartekoa aukeratu eta datuak sartuta, zirriborrora sartu ahal izango zara.
Beste pertsona batek aurkez dezake Errenta-aitorpena nire ordez?
Zure ordez beste pertsona bat errenta- eta ondare-izapideez ardura dadin nahi baduzu, ordezkaritza erabiltzeko aukera duzu.
Apirilean zure etxera bidali genuen Errenta24-eskutitzak ordezkaritza-gakoa jasotzen du. Gakoa beste pertsona bati emanez gero (senidea, gestoria, aholkularitza...), pertsona hori errenta-zirriborrora sartu ahal izango da, eta aurkezpena zure izenean egin.
Zalantzarik baduzu? Hemen dituzu ohikoenak
-
Zer da Bak?
Identifikazio elektronikorako oinarrizko mailako bitarteko bat da, honako hauek osatua:
- Erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki batek.
- Pasahitz batek.
Doako sistema da, Internet bidez aktibatzen dena.
Aktibatzeko, telefono mugikorra eta errenta-eskutitzeko Bak-en aktibazio-kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.
-
Beste pertsona batek Bak eska dezake nire izenean?
Ez, hirugarren batek ezin du inola ere eskatu Bak beste baten izenean.
Beste pertsona batek nire izenean jardun dezan, Bak edo identifikazio digitalerako beste bitarteko bat izan beharko du, eta ordezkaritza baliatu. 2024ko errenta- eta ondare-izapideetarako, pertsona batek beste baten izenean jardun dezake haren ordezkaritza-gakoa erabiliz.
-
Bak-en pasahitza blokeatu dut. Zer egin dezaket?
Pasahitza berrezar dezakezu, eta Bak-eko kudeaketa-tresnen ataritik egin Bak-eko kudeaketa guztiak.
-
Bak-en harremanetarako telefono-zenbakia aldatu nahi dut. Nola egin dezaket?
Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-en harremanetarako datuak, Bak-en kudeaketa-panelera sartuta.
-
Bak-en harremanetarako helbide elektronikoa aldatu nahi dut. Nola egin dezaket?
Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-en harremanetarako datuak, Bak-en kudeaketa-panelera sartuta.
Helbide elektronikoa aukerakoa da Bak-en, baina komenigarria da Bak-en iraungitze-abisuak jasotzeko.
-
Zer alde dago Bak eta BakQ artean?
Bak eta BakQ identifikazio-bitarteko osagarriak dira.
Biak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzuak dira, eta erabiltzen oso errazak.
Bak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, behe-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da.
Oinarrian, identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa) eta pasahitz bat ditu (pasahitza erraz berreskuratu daiteke). Izenpe erakunde ziurtatzailearen hodeian dagoen kualifikatu gabeko ziurtagiri bat da. BakQ-en antzeko sistema da, eta harekin partekatzen ditu identifikatzailea eta pasahitza (beraz, BakQ baduzu, Bak ere baduzu). Bak aktibatzeko ez da beharrezkoa pertsonatzea.
BakQ sistemak, oinarrian, osagai hauek ditu: identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), pasahitz bat (erraz berreskuratu daiteke), erabilera bakarreko SMS bat edo itsasontzi-joko bat eta Izenperen hodeian dagoen ziurtagiri kualifikatu bat.
IZENPE erakunde ziurtatzaileak eman eta kudeatzen du, eta aurrez aurreko identifikazioa behar da, hura emateko.
Bak-ekin batera, sistemok beste batzuek baino ezagutza tekniko eta instalazio-betekizun gutxiago behar dituzte; horrek errazago eta erabilgarriago bihurtzen ditu.
BakQ leku hauen eskatu behar da eta momentuan bertan ematen da:
- KzGunea zentroen sarean.
- Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.
- Gertu bulegoak eta Herritarrei laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak.
Bulego guztien zerrenda kontsultatu hemen.
Jarri harremanetan gurekin
-
Errenta kanpaina
Teléfono
94 608 3000Arreta pertsonalizatua
Aitorpena aurkeztea, zergei buruzko kontsultak, informazio orokorra, zalantzak argitzea, Bak aktibatzeko laguntza, Bak sistemari buruzko kontsultak.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Arreta automatikoa
Aitorpena aurkeztea eta izapide errazak.
Ordutegia: 24/7
-
Gorabehera informatikoak
Teléfono
94 608 3566Gorabehera informatikoei buruzko kontsultak
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
-
Posta elektronikoz
Idatz iezaguzu herritarrentzako arreta-formularioaren bidez, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.