II ENPLEGU PLANA 2024-2029

2024-2029 Bizkaiko Foru Aldundiko lurralde enplegu plana

Plana herritarren eta lurraldearen zerbitzura dago

Enpleguaren 2024-2029 urteetarako lurralde-planak Bizkaiko Foru Aldundiak kalitatezko enpleguan, ekonomia-garapen jasangarrian eta gizarte-kohesioan oinarritutako eredu ekonomikoarekiko duen konpromisoa islatzen du. Ez da neurri-multzo hutsa, baizik eta enplegusistema oso-osorik eraldatzeko proposamen bat, gai izan dadin gizarte gisa ditugun erronkei erantzuteko.

Lan-ekosistemako 70 eragile baino gehiagorekin partekatutako lidergotik eraikitzen da (erakundeak, enpresak, sindikatuak, hirugarren sektorea eta prestakuntza-zentroak) eta lerrokatuta dago GJHekin, Eskubide Sozialen Europako Zutabearekin eta enpleguaren euskal estrategiarekin.

Enpleguaren euskal lege berriarekin (3/2023), aldundiak zailtasun gehien dituzten kolektiboetarako politika aktiboak gauzatzeko eskumenak hartu ditu (epe luzeko langabetuak, 55 urte baino gehiagokoak, aktibo ezdaudenak...) eta Bizkaiarentzat ekoizpen-sektore estrategikoak direnetan ere eskumenak izango ditu eta lan-trantsizioetarako laguntza-prozesuak gidatuko ditu.

Planak aurreko zikloko ikaskuntzak (2020–2024) barne hartzen ditu, besteak beste, behar hauek:

  • Kalitatezko enplegua lehenestea diseinutik.
  • Hiru trantsizio gakori aurre egitea: trantsizio teknologikoa, ekologikoa eta sozial-demografikoa.
  • Adierazle sendoekin ebaluatzea hasieratik.

Prozesu parte-hartzaile anitz batetik garatu da eta horri esker, egiturazko ezberdintasunak identifikatu dira, etorkizuneko aldaketei aurre egin zaie eta kalitatezko enplegua eskubide gisa aitortu da.

Hiru ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da:

  • Enplegua gizarteratzeko eta giza garapenerako elementu gisa, kolektibo zaurgarrietan zentratuz.
  • Ekonomikoa: Lehiakortasuna eta ekoizpena hobetzea. Horretarako, gure ekoizpen-sareak behar duen talentua sortzen, garatzen eta fidelizatzen da.
  • Soziala: kalitatezko enplegua gizarte kohesionatua eraikitzeko tresna gisa.

II ENPLEGU PLANA 2024-2029

PDFII Enplegu Plana (14,9 MB)

Lotutako gaiak

  • I Enplegu plana 2020-2023

    Urte anitzeko ibilbide orria 2023ra arte okupazioa babesteko, bultzatzeko eta hobetzeko

    Joan