Aktibo dauden enkanteak

Hurrengo enkantea

Data: 2024/10/24 Ordua: 10:00

Erabili hautatzailea enkanteen zerrendaren ordena aldatzeko.

    • Helbidea Bidearte 2 Etorbidea Basauri,  Bizkaia

    • Ondasun-mota

      Lokala

    • Salmenta-modalitatea

      Zuzeneko adjudikazioa

    • Lehentasunezko kargak

      Kargarik gabe

    • Lizitazio-tasa

      32,648.31€

    • Eskaintzak aurkezteko azken eguna

      2024-10-23

    Lokala Basaurin

Egindako enkanteak

Eman begiratu bat egindako enkanteen historikoari

Egindako enkanteak

Nola funtzionatzen du?

Kontsultatu hemen zer pauso eman behar den enkante bat egiteko

1. Gordailuaren ordainketa

Eskaintza bat aurkeztu nahi baduzu, lehenengo eta behin gordailua ordaindu behar duzu.

Gordailuaren ordainketa honen bidez egingo da: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa

  • Nire izapideak
  • Ordainketaren kudeaketa- Sinadura digitalen batekin identifikatzea-
  • Bestelako ordainketak- “Zergazkoak ez diren” bestelako ordainketak-/Enkanteak/fidantzak
  • Beste ordainketa batzuetarako erreferentzien alta
  • Aukeratu eredu bat (V60-enkanteak)
  • Diru-sarreraren arrazoia (gordailua/errematea)
  • Enkantearen erreferentzia (aukeratu parte hartu nahi den enkantea)
  • Itzulketa-kontua (kontuaren zenbakiak bete eta onartu)
  • Aukeratu ordaintzeko era

2. Eskaintzaren aurkezpena

Dokumentazioa

Gordailua sartu ondoren, dokumentazio hau aurkeztu behar duzu besterentze-prozeduran parte hartzeko:

  • Eskabidea (SB1 eredua): Eredu honetan, identifikatu egiten zara, zer dokumentazio aurkezten duzun adierazten diguzu eta gordailua itzuliko dizugun banku-kontuaren zenbakia adierazten diguzu, azkenean ondasuna esleitzen ez bada.
  • Eskaintza (SB2 eredua): Eredu honetan zure eskaintza adierazten diguzu. Bete egin behar duzu eta gutun-azal itxi batean aurkeztu.
  • Eskaintza aurkezten duen/duten pertsonaren/pertsonen NANaren fotokopia.

Eman begirada bat:

  • Eskabidea
  • Eskaintza
  • NANaren fotokopia

Gainera,

Irabazpidezko ondasunen araubideko ezkontzek egindako eskaintza edo hainbat pertsonak elkarrekin egindakoa, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

Eskaintzaile bakoitzeko eskabide bat (SB1 eredua) eta eskaintza ekonomiko bakarra (SB2 eredua), eskaintza egiten duten pertsona guztiek sinatuta.


Aurkezteko erak

Eskaintza eta dokumentazio guztia aurkezteko bi era daude:

Aurrez aurre, Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan.

Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4, 48013 Bilbo

Hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.

Nola eskatu aurretiko hitzordua:

Posta ziurtatuaren bidez, helbide honetara:

Bizkaiko Foru Ogasuna, Exekuzio Jarduketen Atala (Enkanteak)

Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2-4

48013 Bilbo, Bizkaia

3. Eskaintzak irekitzea

Enkantearen edo zuzeneko esleipenaren egunean, gutun-azal guztiak irekiko dira eta ondasuna zenbateko handieneko eskaintzari esleituko zaio.

Ondoren, Bizkaiko Foru Ogasuna interesdun guztiekin harremanetan jarriko dira, emaitzaren berri emateko, eta gordailu guztiak ofizioz itzuliko zaizkie eskaintzarik handiena aurkeztu ez duten parte-hartzaileei.

Enkante bateko eskaintzen irekiera publikoa da, eta edonork ikus dezake.

Enkantea egin baino egun batzuk lehenago, Microsoft Teams-erako esteka argitaratuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren enkanteen webgunean, enkantea ikusi ahal izateko. Microsoft Teams mahaigainean eta gailu mugikorretan erabil daiteke.

4. Adjudikazioa

Eskaintzak ireki ondoren, adjudikazio-akta idatziko da. Akta horretan jasoko dira aurkeztutako eskaintzak, ondasuna nori adjudikatu zaion, zer preziotan adjudikatu zaion, alderdirik garrantzitsuenak zein izan diren eta zer gorabehera egon den.

Interesdunek helbide elektronikoaren bitartez eska dezakete aktaren kopia, helbide elektroniko honen bitartez: subastas@bizkaia.eus.

Bizkaiko Foru Aldundiak lehentasunezko esleipen-eskubidea balia dezake egintza egin eta hurrengo 10 egunetan..

Parte hartu duten gainerako pertsonei gordailua itzuliko zaie itzulketako banku-kontuaren ereduan (SB3 eredua) adierazi zuten itzulketako banku-kontuan.

5. Errematearen ordainketa

Aurkezteko eskaintzan ordaintzeko dagoen zenbatekoa da errematea, ordaindutako gordailua deskontatu eta gero geratzen dena.

10 egun igaro eta Foru Administrazioak ez badu lehentasunezko esleipen-eskubiderik erabili, Bizkaiko Foru Aldundia harremanetan jarriko da errematea ordaintzeko eskaintzarik altuena aurkeztu duen pertsonarekin.

6. Jabetza-titulua

Errematea ordaindu ondoren, Zerga-Bilketa Exekutiborako Zerbitzuak bi dokumentu emango ditu:

  • Esleipen-aktaren ziurtagiria, hau da, jabetza-titulua.
  • Enkantean jarritako karga eta ondorengo kargak ezerezteko agindua. Dokumentu honek aukera emango du karga horiek guztiak ezerezteko, jabetza-erregistroan aurkezten denean.

Dokumentu horiekin, ondasuna esleitu zaion pertsonak dagozkion zergak likidatuko ditu eta ondasuna bere izenean inskribatu ahal izango du Jabetza Erregistroan.

Ohiko galderak – FAQ

Aurki itzazu enkante-prozesuei buruzko zalantzarik ohikoenen erantzunak.

    • Erregistro-kargak: Jabetza-erregistroan inskribatutako betebehar ekonomikoak
      • Lehentasunezkoak: Bizkaiko Foru Aldundiaren enbargoa edo hipoteka baino lehenagoko erregistro-kargak, ondasun horri eragiten diotenak. Ondasuna eskuratzen duen pertsonak hartuko ditu bere gain. Aurretiazko zorrak izan ohi dira, ondasuna esleitzen zaion pertsonak ordaindu beharko lituzkeen mailegua edo enbargoak bermatzen dituztenak.
      • Ondorengoak: ondasunaren gaineko erregistro-kargak, enkanteak eragindako kargaren ondoren inskribatu zirenak. Ezerezteko, enkantean jarritako karga eta geroko zamak ezerezteko agindua aurkeztu behar da Jabetza Erregistroan.
    • Alokairuak: Alokairuak jabetza-erregistroan inskribatuta ez badaude, Bizkaiko Foru Ogasunak ez daki higiezina alokatuta dagoen ala ez, eta, beraz, ezin du informazio hori eman.
    • Beste gastu batzuk: jabeen erkidegoarekiko zorrak, ordaintzeke dauden OHZren kuotak, eta abar, Jabetza Erregistroan karga gisa inskribatuta egon ez daitezkeenak.
  • Ezin da higiezina bisitatu.

  • Parte hartzeko lehen urratsa gordailua ordaintzea da.

    1. Ordainketa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da bakarrik, “Nire kudeaketak, Ordainketaren kudeaketa” atalaren bidez. Atal horretan sartzeko identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu.
    2. Ondoren, aukera hau hautatu beharko duzu: Bestelako ordainketak (zergazkoak ez diren bestelako ordainketak/Enkanteak/fidantzak)
    3. Hautatu aukera hau: Erreferentzien alta Beste ordainketa batzuetarako eta eredurako (V60-enkanteak)
    4. Sarreraren arrazoia adierazi: (gordailua edo errematea) eta aukera posibleen artean aukeratu parte hartu nahi den enkantearen erreferentzia
    5. Azkenik, adierazi zein den itzulketaren banku-kontua eta hautatu ordainbidea.

Prozedura

Foru Ogasuna besterentzeko prozedura azalduko dizugu.

Informazio gehiago

Suscripción y contacto