EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA

Ekonomia Sustatzeko Sailaren helburua Bizkaiak lurralde berritzaile, talentu erakargarri, konektatu eta orekatu gisa duen ezagutza-maila indartzea da, biharko Bizkaiak kalitatezko enplegua sortzeko eta mantentzeko duen gaitasun handia eta Europako abangoardia ekonomiko eta sozialari eusten diola bermatzeko.

Horretarako, Ekonomia Sustatzeko Sailak politika publiko ugari garatzen ditu, Bizkaian ekintzailetza aurreratuari laguntzeko ekosistema berria sortzea sustatzen dutenak, nazioarteko sistema aurreratuenen bikaintasun-mailekin lan egingo duena; halaber, Sailak jorratzen dituen arloak dira, besteak beste, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzea eta ekonomia digitalera egokitzea; talentua erakartzea eta atxikitzea eta eskualde mailako lehiakortasunari laguntzea, Bizkaiko eskualdeen garapen orekatua eta ekonomia sustatzeko ekimen guztien beharrezko kapilaritatea lortzeko.

Halaber, Ekonomia Sustatzeko Saila lanean ari da Bizkaiaren kanpo-irudia eta Bizkaiko turismo-estrategiaren diseinua eta garapena indartzeko.

Aurrekontua 2023 Bizkaiko Foru Aldundia

79,812,000 €*

1,542,463,000 euroko guztizko aurrekontuaren %5.17*

*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.

aurrekontuak 2023

Zer egiten dugu?

Zuzendaritza honetatik bi erronka nagusi jorratzen ditugu: enpresa txiki eta ertainen ekintzailetza eta lehiakortasuna, Bizkaiko enpresa-sarearen garapen ekonomikorako bi ardatz estrategiko.

Ekintzailetzaren esparruan, ekintzailetza-prozesu osoa laguntzen dugu, zerbitzu eta ekimen sorta zabala eskainiz:

  • Kultura ekintzailea bultzatzea.
  • Enpresa-ekimen berritzaileak aztertzen eta garatzen laguntzea, enpresen seasken zerbitzuen, laguntza-programen eta ad hoc garatzen diren zerbitzuen bidez.
  • Enpresa berritzailea eratzea, sendotzea eta haztea ad hoc diseinatutako laguntza-programen eta azelerazio- eta hazkunde-zerbitzuen bidez.
  • Enpresa txiki eta ertainetan eta enpresa traktoreetan barne-ekintzailetza eta berrikuntza irekia bultzatzea.
  • Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa bezalako proiektu estrategiko traktoreak garatzea, startupak lurraldera erakartzen laguntzeko eta Bizkaia ekintzailetzaren esparruan nazioarteko erreferente gisa ezagutarazteko.
  • Hitzarmenak ekintzailetzaren arloko ekosistemako eragileekin, lurraldeko pertsona eta enpresa ekintzaileentzako balio-proposamena indartzeko.

ETEn lehiakortasunari dagokionez, laguntza eta zerbitzu ugari aurkezten ditugu honako hauek lantzeko:

  • Berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko proiektuak, banakakoak edo lankidetzakoak.
  • Nazioartekotze-proiektuak, banakakoak edo lankidetzakoak.
  • Hazkunde- eta inbertsio-proiektu berritzaileak.
  • Eraldaketa digitaleko proiektuak.
  • Eraldaketa ekologiko-ingurumeneko proiektuak.
  • ...

Eta proiektu estrategiko eraldatzaileak garatzen ditugu, Lurraldeko sektore traktoreen ezagutza eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko (Automotive Intelligence Center, Energy Intelligence Center edo Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa).

Zuzendaritza honek lau arlo lantzen ditu: Lurraldearen kanpo-sustapena, turismoaren sektorea bultzatzea, Lurralde osoan ekonomia sustatzeko politikak orekatzea eta merkataritza txikiaren eta artisautzaren sektorea bultzatzea.

Kanpo-sustapenaren eremuan, Bizkaia aukera-lurralde gisa ezagutaraztea lantzen da, enpresak, inbertsioak, talentua eta bisitariak erakartzeko, honako hauen bidez:

  • Nazioarteko erreferentzia-nodoekiko konexioa eta akordioak.
  • Bizkaiaren irudia kanpoan sustatzen duten nazioarteko eragineko ekitaldiak antolatzea.
  • Lankidetza-hitzarmenak beste administrazio, eragile eta erakunde batzuekin, nazioartekotzeko eta turismorako baterako jarduerak garatzeko.

Turismoaren esparruan, Bilbao-Bizkaia estrategia sendotu nahi da, bai eta tokiko eta nazioarteko irudia indartu ere, honako hauen bidez:

  • Turismo-industriari, turismo-produktu berriak garatzeari eta turismo-arloan enpresa-ekimen berriak sortzeari laguntzeko programak.
  • Bilbao-Bizkaia marka Bizkairako interes estrategikoa duten nazioarteko foro, azoka eta ekitaldietan egotea.
  • Barne-turismoa sustatzea, Erreserbatu Bilbao Bizkaia bezalako ekimenen bidez.

Lurralde-orekaren aldeko apustuari dagokionez:

  • Bizkaia Orekan Sakonduz estrategia garatzea; estrategia hau tokiko eta eskualdeko eragileekiko elkarreraginean oinarrituta dago eta bere xedea ekonomia sustatzeko politiken oreka eta egokitzapen handiagoa sustatzen duten proiektuak sustatzea da.
  • Lehentasunezko jarduketako eskualdeetarako Eskualdeko Plan Estrategikoak garatzea

Eta merkataritzaren eta artisautzaren arloan:

Sektore horien erronkak garatzen laguntzeko laguntza-programak eta zerbitzu espezifikoak.

IZAPIDEAK, LAGUNTZAK ETA BESTE ZERBITZU BATZUK

Albisteak