EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA

Ekonomia Sustatzeko Sailaren helburua Bizkaiak lurralde berritzaile, talentu erakargarri, konektatu eta orekatu gisa duen ezagutza-maila indartzea da, biharko Bizkaiak kalitatezko enplegua sortzeko eta mantentzeko duen gaitasun handia eta Europako abangoardia ekonomiko eta sozialari eusten diola bermatzeko.

Horretarako, Ekonomia Sustatzeko Sailak politika publiko ugari garatzen ditu, Bizkaian ekintzailetza aurreratuari laguntzeko ekosistema berria sortzea sustatzen dutenak, nazioarteko sistema aurreratuenen bikaintasun-mailekin lan egingo duena; halaber, Sailak jorratzen dituen arloak dira, besteak beste, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza eta nazioartekotzea bultzatzea eta ekonomia digitalera egokitzea; talentua erakartzea eta atxikitzea eta eskualde mailako lehiakortasunari laguntzea, Bizkaiko eskualdeen garapen orekatua eta ekonomia sustatzeko ekimen guztien beharrezko kapilaritatea lortzeko.

Aurrekontua 2024 Bizkaiko Foru Aldundia

78,491,000 €*

1,601,097,000 euroko guztizko aurrekontuaren %4.90*

*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.

aurrekontuak 2024

Zer egiten dugu?

Zuzendaritza honetatik bi erronka nagusi jorratzen ditugu: enpresa txiki eta ertainen ekintzailetza eta lehiakortasuna, Bizkaiko enpresa-sarearen garapen ekonomikorako bi ardatz estrategiko.

Ekintzailetzaren esparruan, ekintzailetza-prozesu osoa laguntzen dugu, zerbitzu eta ekimen sorta zabala eskainiz:

  • Kultura ekintzailea bultzatzea.
  • Enpresa-ekimen berritzaileak aztertzen eta garatzen laguntzea, enpresen seasken zerbitzuen, laguntza-programen eta ad hoc garatzen diren zerbitzuen bidez.
  • Enpresa berritzailea eratzea, sendotzea eta haztea ad hoc diseinatutako laguntza-programen eta azelerazio- eta hazkunde-zerbitzuen bidez.
  • Enpresa txiki eta ertainetan eta enpresa traktoreetan barne-ekintzailetza eta berrikuntza irekia bultzatzea.
  • Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa bezalako proiektu estrategiko traktoreak garatzea, startupak lurraldera erakartzen laguntzeko eta Bizkaia ekintzailetzaren esparruan nazioarteko erreferente gisa ezagutarazteko.
  • Hitzarmenak ekintzailetzaren arloko ekosistemako eragileekin, lurraldeko pertsona eta enpresa ekintzaileentzako balio-proposamena indartzeko.

ETEn lehiakortasunari dagokionez, laguntza eta zerbitzu ugari aurkezten ditugu honako hauek lantzeko:

  • Berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko proiektuak, banakakoak edo lankidetzakoak.
  • Nazioartekotze-proiektuak, banakakoak edo lankidetzakoak.
  • Hazkunde- eta inbertsio-proiektu berritzaileak.
  • Eraldaketa digitaleko proiektuak.
  • Eraldaketa ekologiko-ingurumeneko proiektuak.
  • ...

Eta proiektu estrategiko eraldatzaileak garatzen ditugu, Lurraldeko sektore traktoreen ezagutza eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko (Automotive Intelligence Center, Energy Intelligence Center edo Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa).

Zuzendaritza honek honako arlo hauek lantzen ditu: lurraldearen kanpo-sustapena, ekonomia sustatzeko politiken oreka lurralde osoan eta merkataritza txikiaren eta artisautzaren sektorea bultzatzea.

Kanpo-sustapenaren esparruan Bizkaia enpresak, inbertsioak, talentua eta bisitariak erakartzeko aukera-lurralde moduan posizionatzea lantzen da, honako hauen bidez:

  • Erreferentziako nazioarteko nodoekiko konexioa eta akordioak.
  • Nazioartean eragina duten ekitaldiak antolatzea kanpoan Bizkaiaren irudia sustatzeko.
  • Lankidetza-akordioak beste administrazio, eragile eta erakunde batzuekin, nazioartekotzeko eta turismorako baterako jarduerak garatzeko.

Lurralde-orekaren aldeko apustuari dagokionez:

  • Bizkaia Orekan Sakonduz estrategia garatzea; estrategia hau tokiko eta eskualdeko eragileekiko elkarreraginean oinarritzen da, ekonomia sustatzeko politiken oreka eta egokitasun handiagoa sustatzen duten proiektuak bultzatzeko.
  • Eskualde mailan, lehentasunezko jarduketa moduan, Eskualde-Plan Estrategikoak garatzea.

Eta merkataritzaren eta artisautzaren esparruan:

Laguntza-programak eta berariazko zerbitzuak sektore horien erronkak garatzen laguntzeko.

IZAPIDEAK, LAGUNTZAK ETA BESTE ZERBITZU BATZUK

Albisteak