Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko eta haiek gizarteratzeko dirulaguntzak

Helburua

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko eta pertsona horiek gizarteratzeko programak sustatzea.

Nork eska dezake?

Irabazteko asmorik ez duten entitate pribatuak, desgaitasuna duten pertsonak artatzen eta gizarteratzen dihardutenak.

2024ko deialdia

Araubidea eta epeak

Araubidea: norgehiagoka.

Epeak:

  • Eskabideak aurkezteko: 2024/01/16 – 2024/02/14 (epea itxita).
  • Justifikatzeko: 2025/01/01 – 2025/03/31.

Deialdiaren oinarriak

Betekizunak

  • Legearen arabera eratuak izatea eta euren jarduerari dagokion araudian ezarritako baldintzak betetzea.
  • Jarduera Bizkaian garatzea.
  • Estatutuetan xedeetako bat izatea desgaitasuna duten pertsonei arreta ematea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen.
  • Egitura eta gaitasun nahikoa izatea dirulaguntzaren helburua beteko dela bermatzeko.
  • Konpromisoa hartzea organismo publiko eskudunekin lankidetzan aritzeko, baliabideak erregularizatzen eta zerbitzu-eskaria asetzen, baina euren zerbitzuen berezitasunei eutsita betiere.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Baldintza hau bete behar da eskabidea aurkezten den egunetik dirulaguntza ordaintzen den egunera arte.

Dirulaguntza jaso dezaketen programak

  • Elkartegintza.
  • Aisia eta astialdia.
  • Sentsibilizazioa eta zabalkundea.
  • Esku-hartzea eta laguntza espezializatua.
  • Kulturaren sustapena.

Eskabidea

Eskabideak aurkezteko epea: 2024/01/16 – 2024/02/14 (epea itxita).

Justifikazioa

Justifikatzeko epea: 2025/01/01 – 2025/03/31.

  • Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria behar duzu.
  • Urrats hauek jarraitu behar dituzu:
    1. Programa informatikoa deskargatu eta datuak osatu.
    2. Justifikazio bat bete programa bakoitzeko, ekintza guztiekin.
    3. Programa informatikoak sortutako fitxategia eta PDFak erantsi.

Justifikazioa aurkeztu

2025eko deialdia

Araubidea eta epeak

Araubidea: norgehiagoka.

Epeak:

  • Eskabideak aurkezteko: 2025/01/20 (00:00) – 2025/02/20 (13:30).
  • Justifikatzeko: 2026/01/02 (00:00) – 2026/03/31 (13:30).

Deialdiaren oinarriak

Betekizunak

  • Legearen arabera eratuak izatea eta euren jarduerari dagokion araudian ezarritako baldintzak betetzea.
  • Jarduera Bizkaian garatzea.
  • Estatutuetan xedeetako bat izatea desgaitasuna duten pertsonei arreta ematea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen.
  • Egitura eta gaitasun nahikoa izatea dirulaguntzaren helburua beteko dela bermatzeko.
  • Konpromisoa hartzea organismo publiko eskudunekin lankidetzan aritzeko, baliabideak erregularizatzen eta zerbitzu-eskaria asetzen, baina euren zerbitzuen berezitasunei eutsita betiere.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Baldintza hau bete behar da eskabidea aurkezten den egunetik dirulaguntza ordaintzen den egunera arte.

Dirulaguntza jaso dezaketen programak

  • Elkartegintza.
  • Aisia eta astialdia.
  • Sentsibilizazioa eta zabalkundea.
  • Esku-hartzea eta laguntza espezializatua.
  • Kulturaren sustapena.

Eskabidea

Justifikazioa

  • Justifikatzeko epea: 2026/01/02 (00:00) – 2026/03/31 (13:30).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da.

Kontaktua