Ingurumen alorrean, desjabetze espedienteak kudeatzea eta horien jarraipena egitea

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren Arduraduna

Aholkularitza eta Arau Garapena Bideratzeko Zerbitzua

Saila/Kabinete

Ingurune Naturala eta Nekazaritza

Harremanetarako Datuak

Rekalde Zumarkalea 30 - 48009 Bilbo

Datuak eskuratzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu (datuak, kategoriak, xedeak, hartzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen eskualdaketa eta jakinarazpena).
Zuzentzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak zuzentzeko, osatzeko edo aldatzeko eska dezakezu.
Ezabatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska dezakezu, honako kasu hauetan:
  • legez kanpo erabili badira.
  • datuak jasotzeko arrazoia desagertu bada.
  • emandako baimenari uko egin badiozu (soilik datuak baimen bidez eman bazenituen).
  • datuak erabiltzeari uko egiten badiozu.
Aurka egiteko eskubidea:
Bizkaiko Foru Aldundiko erantzuleak (interes publikoko jarduketa batean edo botere publikoak egikaritzean legitimatua) zure datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaiokezu. Edozein unetan egin ahal izango duzu horren aurka, zure egoerarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan bi alderdien interesak baloratuko dira, hau da, datuen erabileraren arduradunarenak eta interesdunarenak. Honako hau hartuko da kontuan:
  • Erantzuleak erabiltzeko ezinbesteko arrazoi legitimoak.
  • Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
Mugatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonal jakin batzuk soilik erabiltzeko eska dezakezu. Horretarako, tratamendua etengo da eta, hala badagokio, datuak gordeko dira honako baldintza hauetakoren bat betetzen denean:
  • Zure datu pertsonalak zehatzak diren egiaztatzeko eskatu baduzu, haien zehaztasuna egiaztatzen den bitartean.
  • Arrazoi pertsonalengatik zure datuak erabiltzeari uko egin badiozu, erantzulearen intereseko legezko erabilera edo botere publikoaren erabilera egiaztatzen diren bitartean, eta datuen erabilera mantzentzen den edo ez erabaki bitartean.
  • Erabilera legezkoa bada eta datuen erabilera mugatzeko eskatzen baduzu, baina ez datuak ezabatzea.
  • Datuak erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko behar badituzu, baina aldi berean ordezkariak ez baditu datu horiek horretarako erabili behar.
Banakako erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea:
Datu horiek datu pertsonaletan oinarritutako erabakiak hartzeko balio duten profilak sortzeko erabiltzen ez direla bermatzen da. Nolanahi ere, eskubide hori ez da aplikatuko:
  1. Datu horiek beharrezkoak badira interesdunaren eta datuak erabiltzeaz arduratzen den pertsonaren artean.
  2. Interesdunaren baimenarekin erabili badira.

BFAn eskubide pertsonalak egikaritzeko prozedura

Datuen babeseko delegatuaren eginkizunak, ardurak, estatutua eta ekipoa Bizkaiko Foru Aldundian datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan eskumena duen unitate organikoaren burutzak betetzen ditu, 81/2023 Foru Dekretuaren arabera (uztailaren 4koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren sektore publikoko datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena). Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (130. zk.).