Bizkaiko Foru Aldundiaren informaziorako barne-sistema, arau-hausteei eta ez-betetzeei buruzkoa

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren Arduraduna

Bizkaiko Foru Aldundia, gobernu eta administrazioko kide anitzeko organoa den aldetik, adierazitako sistema ezartzeko arduraduna da:

  • Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 5.1 artikulua
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Araubide eta Jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 12.1 artikulua

Informazioko barne-sistemaren kudeaketaren arduraduna

Barneko informazio sistemaren organo arduraduna: <abbr title="Bizkaiko Foru Aldundiko Barneko Informazio Sistemaren Organo Arduraduna">BISOA</abbr>, sistema kudeatzeaz, datuak babesteko eskubidearen eskaerak kudeatu eta ebazteaz eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) segurtasun-urraketeni buruzko alegazioak eta/edo salaketak egiteaz arduratzen den kide anitzeko organo gisa

Harremanetarako Datuak

Kale Nagusia, 25 - 48009 Bilbao

  • Helburua

    Bizkaiko Foru Aldundiaren barneko informazio-sistema kudeatzea, arau-hauste penal edo administratibo larri edo oso larriei buruzko informazioa edo, hala badagokio, arauak edo jokabide-kodea ez betetzeari buruzko informazioa jakinarazteko eta ikertzeko

    • Anonimotasuna (identifikazio pertsonalik egin gabe informazioa jakinarazi eta kudeatzeko aukera) edo, hala badagokio, identifikazio eta harremanetarako datuak, enpleguaren xehetasunak eta beste datu pertsonal batzuk, zeinak jakinarazi baitira edo informatzailearen eta/edo ukitutakoen ikerketaren ondoriozkoak baitira
    • Izaera mugatuarekin eta soilik beharrezkoa denean, datuen kategoria bereziak.

    Pertsona interesdunen kategoriak

    Jaitsi Pertsona interesdunen kategoriak (79 KB)

    • Informatzailea
    • Ukitutakoak
    • Hirugarren pertsonak
    • Informatzailea
    • Informatzailea babesteko agintaritza independentea edo kanpoko beste organo, agintari edo pertsona batzuk
  • Entitate edo pertsona hartzaileak

    Jaitsi Entitate edo pertsona hartzaileak (81 KB)

    • Fiskaltza edo Europako Fiskaltza, delituak jakinarazteko
    • Neurri zuzentzaileak hartzeko neurriak edo zehapen-prozedurak nahiz zigor-arloko prozedurak izapidetzeko beste pertsona batzuk, hala badagokio
    • Erakunde edo agintaritza independente eskuduna, obligazioduna den beste erakunde bati lotutako informazioa emateko

    Nazioarteko transferentziak

    Ez da egiten nazioarteko datu transferentziarik

  • Legitimazioa

    • DBEO 6.1.c) eta 9.2.g)
    • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa
    • 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa
    • 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa
    • Sektore horretan aplikatu beharreko gainerako araudia
  • Kontserbazio-epea

    • Arau orokorra: datu pertsonalen tratamendua 3 edo 6 hilabetez, bideratutako prozeduraren konplexutasunaren arabera, prozedura izapidetzeko eta anonimizazioa edo blokeoa aplikatzeko, eta  konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurri teknikoak aplikatzeko
    • Hiru hilabeteko epean datuak ezabatzea, ikerketa hasten ez bada
    • Datuak ezin izango dira inola ere gorde hamar urtez baino gehiagoz
Datuak eskuratzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu (datuak, kategoriak, xedeak, hartzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen eskualdaketa eta jakinarazpena).
Zuzentzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak zuzentzeko, osatzeko edo aldatzeko eska dezakezu.
Ezabatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska dezakezu, honako kasu hauetan:
  • legez kanpo erabili badira.
  • datuak jasotzeko arrazoia desagertu bada.
  • emandako baimenari uko egin badiozu (soilik datuak baimen bidez eman bazenituen).
  • datuak erabiltzeari uko egiten badiozu.
Aurka egiteko eskubidea:
Bizkaiko Foru Aldundiko erantzuleak (interes publikoko jarduketa batean edo botere publikoak egikaritzean legitimatua) zure datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaiokezu. Edozein unetan egin ahal izango duzu horren aurka, zure egoerarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan bi alderdien interesak baloratuko dira, hau da, datuen erabileraren arduradunarenak eta interesdunarenak. Honako hau hartuko da kontuan:
  • Erantzuleak erabiltzeko ezinbesteko arrazoi legitimoak.
  • Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
Mugatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonal jakin batzuk soilik erabiltzeko eska dezakezu. Horretarako, tratamendua etengo da eta, hala badagokio, datuak gordeko dira honako baldintza hauetakoren bat betetzen denean:
  • Zure datu pertsonalak zehatzak diren egiaztatzeko eskatu baduzu, haien zehaztasuna egiaztatzen den bitartean.
  • Arrazoi pertsonalengatik zure datuak erabiltzeari uko egin badiozu, erantzulearen intereseko legezko erabilera edo botere publikoaren erabilera egiaztatzen diren bitartean, eta datuen erabilera mantzentzen den edo ez erabaki bitartean.
  • Erabilera legezkoa bada eta datuen erabilera mugatzeko eskatzen baduzu, baina ez datuak ezabatzea.
  • Datuak erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko behar badituzu, baina aldi berean ordezkariak ez baditu datu horiek horretarako erabili behar.
Banakako erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea:
Datu horiek datu pertsonaletan oinarritutako erabakiak hartzeko balio duten profilak sortzeko erabiltzen ez direla bermatzen da. Nolanahi ere, eskubide hori ez da aplikatuko:
  1. Datu horiek beharrezkoak badira interesdunaren eta datuak erabiltzeaz arduratzen den pertsonaren artean.
  2. Interesdunaren baimenarekin erabili badira.

BFAn eskubide pertsonalak egikaritzeko prozedura

Datuen babeseko delegatuaren eginkizunak, ardurak, estatutua eta ekipoa Bizkaiko Foru Aldundian datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan eskumena duen unitate organikoaren burutzak betetzen ditu, 81/2023 Foru Dekretuaren arabera (uztailaren 4koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren sektore publikoko datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena). Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (130. <abbr title="Zenbakia">zk</abbr>.).