DanonArtean-en harremanak kudeatzea, Bizkaiko Foru Aldundiko Digitalizazioaren eta Herritarrenganako Laguntzaren Zuzendaritza Nagusia eta Foru Erakundeen eskumeneko eremu korporatiboei dagokienez

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren Arduraduna

  • Digitalizazioaren eta Herritarrenganako Laguntzaren Zuzendaritza Nagusia, Foru erakundeekiko harremanak kudeatzean datuen tratamenduaren arduraduna, eskumeneko eremu korporatiboei dagokienez
  • Foru erakundetik eta Bizkaiko Foru Aldunditik kanpoko pertsonen datuen tratamenduaz arduratzen den Foru Erakundea. Datu horiek Foru Aldundiarekiko harremanak kudeatzean eta eremu korporatiboak kudeatzean sortu dira
  • Gobernu Onaren eta Gardentasunaren Zuzendaritza Orokorra sartzeko eta jakinarazteko behar diren kontaktuen kudeaketari dagokionez (Danonartean)

Saila/Kabinete

Estrategia Digital eta Korporatiboaren Kabinetea

Harremanetarako Datuak

  • Diputazio kalea, 7 - 48008 Bilbo
  • Tratamenduaz arduratzen den Foru Erakundearen egoitza sozialaren harremanetarako datuak
  • Kale Nagusia 2, 6.a 48001 Bilbo
Datuak eskuratzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu (datuak, kategoriak, xedeak, hartzaileak, datuak gordetzeko epea, datuen eskualdaketa eta jakinarazpena).
Zuzentzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak zuzentzeko, osatzeko edo aldatzeko eska dezakezu.
Ezabatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska dezakezu, honako kasu hauetan:
  • legez kanpo erabili badira.
  • datuak jasotzeko arrazoia desagertu bada.
  • emandako baimenari uko egin badiozu (soilik datuak baimen bidez eman bazenituen).
  • datuak erabiltzeari uko egiten badiozu.
Aurka egiteko eskubidea:
Bizkaiko Foru Aldundiko erantzuleak (interes publikoko jarduketa batean edo botere publikoak egikaritzean legitimatua) zure datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaiokezu. Edozein unetan egin ahal izango duzu horren aurka, zure egoerarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan bi alderdien interesak baloratuko dira, hau da, datuen erabileraren arduradunarenak eta interesdunarenak. Honako hau hartuko da kontuan:
  • Erantzuleak erabiltzeko ezinbesteko arrazoi legitimoak.
  • Interesdunaren interesak, eskubideak eta askatasunak.
Mugatzeko eskubidea:
Zure datu pertsonal jakin batzuk soilik erabiltzeko eska dezakezu. Horretarako honako hau egin dezakezu:
  1. Erabilera eteteko eskatu:
    • Zure datu pertsonalak zehatzak diren egiaztatzeko eskatu baduzu, haien zehaztasuna egiaztatzen den bitartean.
    • Arrazoi pertsonalengatik zure datuak erabiltzeari uko egin badiozu, erantzulearen intereseko legezko erabilera edo botere publikoaren erabilera egiaztatzen diren bitartean, eta datuen erabilera mantzentzen den edo ez erabaki bitartean.
  2. Datuak gordetzeko eskatu:
    • Erabilera legezkoa bada eta datuen erabilera mugatzeko eskatzen baduzu, baina ez datuak ezabatzea.
    • Datuak erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko behar badituzu, baina aldi berean ordezkariak ez baditu datu horiek horretarako erabili behar.
Banakako erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea:
Datu horiek datu pertsonaletan oinarritutako erabakiak hartzeko balio duten profilak sortzeko erabiltzen ez direla bermatzen da. Nolanahi ere, eskubide hori ez da aplikatuko:
  1. Datu horiek beharrezkoak badira interesdunaren eta datuak erabiltzeaz arduratzen den pertsonaren artean.
  2. Interesdunaren baimenarekin erabili badira.

BFAn eskubide pertsonalak egikaritzeko prozedura

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA deritzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 Zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Harremana

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-entitateek egiten dituzten tratamenduei buruzko datuen babesaren arloko kontsulta guztietarako, HONA jo dezakezue