Bizkaiko Merkataritza Kanpainaren kartela OSO PRO

Bizkaiko Merkataritza Oso Pro.

Proaktiboa, profesionala eta oso gertukoa.

Zein da Bizkaiko zure merkataritza oso Pro? Parte hartu eta irabazi 300 euro Bizkaiko merkataritzetan erosteko.

Bizkaiko Foru Aldundia.

Zein da zure OSO PRO saltokia?

Zer da OSO PRO saltoki bat?

Bizkaiko merkataritza Oso Pro. Proaktiboa, profesionala eta oso gertukoa. Bizkaiko Foru Aldundia.

Honako hauengatik nabarmentzen den saltokia da OSO PRO saltokia:

  • Profesionala da

    Asko daki, aholku onak ematen ditu, badaki zer behar duzun eta, ez badauka, lortuko dizu.

  • Proaktiboa da

    Berritzailea da, eguneratu egiten da, produktu eta zerbitzu berriak eskaintzen ditu, eta aparteko zerbitzuak proposatzen ditu, hala nola tailerrak, hitzaldiak edo esperientziak.

  • Hurbilekoa da

    Zugandik hurbil dago: gertu-gertu… eta klik bakarrera. Presentzia digitala du eta bezeroekiko harremana zaindu egiten du.

Nola parte hartu dezakezu?

  • Oso erraza da parte hartzea:

    1. Adierazi zure OSO PRO saltokia

      (Bizkaiko 3 saltoki* proposa ditzakezu).

    2. Idatzi saltoki horri buruz nabarmendu nahi duzun esaldia edo iritzia. (aukerakoa).
    3. Idatzi zure datuak eta onartu oinarriak.

    ... eta kito! Bizkaiko dendetan* erosteko 300 €-ko 15 sariren zozketan sartuko zara.

    (*) 50 langile baino gutxiago izatea.

  • Nori dago zuzenduta?

    • 18 urtetik gorakoei.
    • Bizkaian bizi direnei.
    • Kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egin eta Bizkaiko merkatartiza balioa eta babesa ematen dietenei.

Zer irabaz dezakezu?

Bizkaiko merkataritza Oso Pro. Proaktiboa, profesionala eta oso gertukoa. 300 euroak Bizkaiko dendetan erosteko. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 300 €-ko 15 sari Bizkaiko tokiko* dendetan erosketak egiteko. (*) 50 langile baino gutxiago izatea.
  • Mota guztietako establezimenduetan: ile-apaindegiak eta irudi pertsonaleko zentroak, artisau-lantegiak.

    (ostalaritzako establezimenduak ez dira kontuan hartzen).

  • Erosketak 2026ko martxoaren 27tik maiatzaren 30era bitartean egin ahal izango dira, biak barne.
  • Boto gehien lortzen dituzten saltokientzako saria

    Boto gehien jasotzen dituzten saltokiak bigarren fasera igaroko dira. Fase horretan, epaimahai profesional batek 9 saltoki hautatuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako hurrengo Bizkaiko Merkataritza OSO PRO kanpainan parte hartzeko.

  • Zergatik da garrantzitsua zure parte-hartzea?

    Merkataritza berritzailea, eguneratua eta oso PRO den merkataritza daukagu Bizkaian.

    Hori aitortzea funtsezkoa da:

    • Ikusgarritasuna emateko.
    • Herritarrei egiten dieten ekarpena aitortzeko.
    • Haien lan ona onartzeko.
    • "Bizkaiko Merkataritza OSO PRO" kanpainako protagonistak izango diren saltokiak aukeratzea.

    Zure proposamenak saltokien ahalegina eta lan ona bultzatzen eta ikusarazten laguntzen du.