SUSPERTZE EKONOMIKO ADIMENDUNA SUSTATZEKO ZUZENEKO LAGUNTZAK

Industriari lotutako sektoreetako enpresa txiki eta ertainen eta bost eta ehun langile arteko plantilla duten enpresen suspertze ekonomiko adimenduna sustatzeko zuzeneko laguntzen programa.

Zer?

  • Merkataritza-orientazio argiko epe laburreko ekintzen bidez, enpresaren suspertze ekonomikoa eta komertziala sustatzeko proiektuetarako laguntza.
  • Merkataritza suspertzeko ekintza horietarako beharrezkoak diren ekoizpen- eta antolaketa-hobekuntzak ere lagunduko dira.
  • Lehentasuna emango zaie digitalizazioarekin, ekonomia zirkularrarekin eta ingurumenaren gaineko eraginaren murrizketarekin lotutako proiektuei.
  • Langileen barne-gastuak, kanpoko gastuak eta ibilgetu materialean egindako inbertsioak lagunduko dira; % 50eko dirulaguntza emango da, eta, gehienez, 15.000 euro.

Norentzat?

Jarduera normala berreskuratzeko laguntza behar duten enpresa txiki eta ertainak.

Inbertsioa:

4 milioi euro.