Enplegu-plan berezia

Lanpostuei eusten laguntzeko eta langabezian dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko enplegu-plan berezia.

Zer?

  • Manten programa, hamar langile edo gutxiago dituzten 25.000 enpresari baino gehiagori zuzendua, enpleguari eusten laguntzeko, 2.500 eta 3.500 euro bitarteko zuzeneko laguntzen bidez.
  • Kontrata programa, langileak behar dituzten baina jarduera faltagatik gaitasun ekonomikorik ez duten eta ehun langile edo gutxiago dituzten enpresetan pertsonak kontratatzen laguntzeko.
  • 3R programa, lanpostua galdu duten pertsonak berrorientatzeko, birkualifikatzeko eta birkokatzeko, prestakuntza egoki baten bidez eta sei hilabete baino gutxiagoko epean, krisiaren aurretik lan egiten zuten sektorea ez den beste sektore batean birkokatzeko aukera izan dezaten. Behargintza sarearen bidez eta lurraldeko enpresa-elkarte nagusien lankidetzarekin bideratuko da.
  • KONTRATA30 programa, Bizkaiko gazteen enplegagarritasuna sustatzeko.
  • Enplegua sortzeagatiko kenkari fiskala 5.000 eurotik 7.500 eurora igotzea, LGSaren % 150 baino gehiagoko soldatari lotuta.

Norentzat?

  • Bizkaiko autonomoak eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiak.
  • Lanean jarraitu arren krisiak jota gertatu diren autonomoak eta enpresa txikiak.
  • Krisian zehar lanik gabe geratu diren pertsonak.
  • Jarduera normala berreskuratzeko laguntza behar duten enpresa txiki eta ertainak.

Inbertsioa:

5 milioi euro.