BARNE-TURISMOKO PLANA

Bizkaiko herrietan mugimendua, jarduera, kultura eta kontsumoa sustatzeko barne-turismoko plana.

Zer?

  • Bizkaiko eskualde guztietan erosteko eta gozatzeko errazak diren proposamen iradokitzaileak dituzten ehun plan inguru bultzatzea.
  • Web-plataforma baten bidezko sustapena eta merkaturatzea.
  • Koronabirusaren krisiak eragindako konfinamenduaren ondoren, familian, haurrekin, bikotean edo taldean gozatzeko plan idealak.
  • Proposamen tematikoak: kultura, gastronomia eta tokiko produktua, azokak, kirola, natura/paisaia, ekitaldiak, etab.

Norentzat?

  • Bizkaiko autonomoak eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiak.
  • Lanean jarraitu arren krisiak jota gertatu diren autonomoak eta enpresa txikiak.
  • Jarduera normala berreskuratzeko laguntza behar duten enpresa txiki eta ertainak.

Inbertsioa:

300.000 euro.