BIZKAIA AURRERA!

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldea berraktibatzeko Bizkaia aurrera! premiazko plana diseinatu zuen, Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean jarduera normaltasunera itzultzen laguntzeko. Bizkaia aurrera! planaren baitan hamabi neurri ekonomiko ezarri ziren, pertsona, enpresa eta sektore horiei guztiei egoerari aurre egiteko eta euren jarduera berreskuratu eta mantentzeko premiazko laguntza emateko. Konfinamenduaren amaierarekin batera jarri zen plana martxan, eta, horrez gain, Bizkaiko gizarte osoak tiratu beharreko soka baten modura definitu zen, 2020ko abenduaren 31era arte, pandemiak jardueran eragindako inpaktuaren hasierako fase horretan.

  • Zuzeneko inbertsioa eta zerga-pizgarriak: 95,5 milioi.
  • Aurreikusitako eragin ekonomikoa: 672 milioi.

Neurrien zerrenda

Covid 19an zehar Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako neurriei buruzko albiste guztiak

Albiste guztiak

APLIKAZIOAK ZURE EGUNEROKO BIZITZA ERRAZTEN DUGU

BizkaiUp

Informazio guztia dakarren APP-a