LANKIDETZA BIZKAIAN

Gizarte Kohesioa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren zati bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzaren politikaren buru da. Elkartasun aktiboan oinarritutako politika da, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jartzen duena, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen laguntzen duena eta justizia eta Giza Eskubideen errespetua ezaugarri dituen bizikidetza-eredu global baten aldeko apustua egiten duena.

Lurraldean garapenerako lankidetzaren balio bereizgarria eta eraldatzailea bultzatu nahi dugu, eta Giza Garapen Iraunkorraren zerbitzura jarri. Bizkaian dauden gaitasunen berezitasunetik eta aintzatespenetik abiatuta, desberdintasunak desagerrarazten eta pertsona guztien eskubideak defendatzen laguntzeko.

ZER EGITEN DUGU

Lankidetzarekin lurralde desberdinen arteko elkartasun-loturak ezartzen ditugu, garapen-prozesuak laguntzen ditugu, asimetria globalak ezabatzen ditugu eta gizarte-kontzientzia kritikoa eta eraldatzailea sortzen dugu.

Giza garapenerako eta garapen iraunkorrerako eskubidearen gainean dugun erantzukizun kolektiboa aitortzen dugu; horregatik, Bizkaiko Lankidetzaren lankidetza deszentralizatuaren garrantzia eta balio erantsia berresten dugu.

Hezkuntzaren esparruan, Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzak (H)abian 2030 programan parte hartzen du, hau da, Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategian.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA-K FINANTZATUTAKO PROIEKTUAK

BFA-DFBren lankidetza 1990ean hasi zen, Eusko Jaurlaritzak eta beste bi foru-aldundiek osatutako Lankidetzarako eta Garapenerako Laguntza Funtza (LGLF) egindako ekarpenarekin.

2001etik aurrera, bere deialdi propioa du. Azken 20 urteetan, 1.800 lankidetza-proiektu baino gehiago egin dira, eta 148 milioi euro baino gehiago erabili dira munduko hainbat lekutan dauden desberdintasunen eta eskubide-urraketen aurka borrokatzeko.

FINANTZATUTAKO PROIEKTUAK

Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza 1990ean hasi zen, formalki, Eusko Jaurlaritzak eta beste bi foru-aldundiek osatutako Lankidetzarako eta Garapenerako Laguntza Funtza (LGLF) egindako ekarpenarekin.

2001etik aurrera, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritzak bere deialdi propioa du garapen-proiektuak finantzatzeko (herrialde pobretuetako lankidetza, gizarte-eraldaketarako sentsibilizazioa eta hezkuntza, larrialdia eta ekintza humanitarioa, genero-ekitatea…).

Berriak

BERNARDO CAAL GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILE ETA GUATEMALAKO BURUZAGI INDIGENAREN BISITA

Mugarik Gabek koordinatutako "Bizitza jokoan" kanpainaren barruan, Bernardo Caal Giza Eskubideen defendatzaile eta Guatemalako lider indigenaren bisita jaso dugu.

BFAren LANKIDETZA-POLITIKAREN ALDAKETA: GIZARTEA ERALDATZEKO EZINBESTEKOA DEN AGENDA FEMINISTA

BFAko Gizarte Kohesiorako Zuzendaritza foru-lankidetza eraldatzeko prozesu batean murgilduta dago, IV. Gida Planean (2022-2030) jasotakoa oinarri hartuta. Plan horretan, eremu estrategiko bat definitzen eta garatzen ari da, asmo handiko proposamen bat, egungo lankidetza-ereduaren mugetako batzuk gainditzea helburu duena.

LANKIDETZA TEKNIKOA IMBABURA PROBINTZIAREKIN EKUADORREN

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesiorako Zuzendaritza Ekuadorko Imbabura probintziako prefekturarekin hizketan ari da, bi erakundeen arteko lankidetza teknikoko harremanei buruzko akordio bati ekiteko.

Teresa Laespada eta Natxo Rodríguez.

Aldundiak garapenerako lankidetzako ehun bat proiektu lagunduko ditu 2024an

Garapenerako lankidetzaren, gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren eta laguntza humanitarioaren arloko ekimenak babesteko emandako 9,6 milioi euroko dirulaguntzak % 4 gehitu dira aurreko urtearen aldean. Horrela Bizkaiko Foru Aldundia garapenerako lankidetza gehien indartzen duen euskal erakundea da.

Teresa Laespada y Natxo Rodríguez.

Aldundiak gobernantza demokratikoa, ekonomia solidarioa eta emakumeen egitekoa indartzen ditu Peruko landa-komunitateetan

Laespada diputatua buru duen ordezkaritza batek bisita egin dio Cáritas Cuscoren eta Kulturaren Sozial Berrikuntza Erakundea – KSBEren bidez Cuscon garatutako proiektu bati.

Teresa Laespada eta Gloria Helfer.

Aldundiak Latinoamerikako landa-eremuetako emakume liderren goi-bilera batean parte hartuko du

Landa-eremuko Emakume Agintarien Nazioarteko II. Goi-bilerak hainbat herrialdetako berrogeita hamarretik gora emakume bilduko ditu Cuscon (Peru)

DIRULAGUNTZAK

ARAUTEGIA

Urtero argitaratzen den foru-dekretu baten bidez, garapenerako lankidetzaren eremuan eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren eremuan ematen diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira. Gaur egun, hainbat finantzazio-lerro daude, zertarako diren eta erakunde onuradunen ezaugarriak zein diren kontuan hartuta.

PDFDekretua 01/2024 (1,2 MB)

Dokumentu honetan zehaztasun osoz azaltzen da zein irizpide erabiliko diren 2022ko deialdian eraldaketa sozialerako lankidetza-proiektuetan, sentsibilizazio-proiektuetan eta hezkuntza-proiektuetan baremoak ezartzeko.

PDFProiektuak barematzeko irizpideak (353 KB)

ESKABIDEAK

ESKAERAKO ATXIKITAKO DOKUMENTAZIOA

JUSTIFIKAZIO EREDUA

Eredu horiek urte guztietarako balio dute.