Bizkaia Gara

Bizkaia Gara - boluntariotza eskaera

* duten eremu guztiak derrigorrezkoak dira

Libre egotea/Ordutegia

Boluntarioen eskubide eta betebeharrak

BOLUNTARIOEN ESKUBIDEEN ETA BETEBEHARREN INFORMAZIOA (EHAA, 17/1998 Legea, boluntarioei buruzkoa)

Boluntarioak hurrengo ESKUBIDEAK izango dituzte:

  1. Modu aktibo eta librean parte hartzea antolakuntzan, helburuei, antolakuntza egiturari eta funtzionamenduari buruzko informazioa jasoz, eta erakundeak bere partaidetza bideratzeko finkatu behar dituen organoetan parte hartuz.
  2. Esku hartzen duen programa eta proiektuen diseinu, elaborazio, betearazpen eta jarraipenean laguntzea. Boluntarioa den neurrian eragiten dioten organizazioaren alderdiei buruzko iritzia emateko aukera izatea.
  3. Betetzen duen lanerako beharrezkoa den laguntza teknikoa, giza laguntza eta prestakuntza jasotzea, eta bere baldintzei ondoen egokitzen zaizkien ekintzei buruzko aholkua jasotzea.
  4. Betetzen duen lanak beste pertsona batzuei sor diezaieketen kalte-galerei aurre egiteko aseguruaren estaldura izatea.
  5. Bidezko tratua eta diskriminaziorik gabea jasotzea, eta bere askatasuna, duintasuna, intimitatea eta sinesmenak errespetatuak izatea.
  6. Bere lana segurtasun eta higiene-baldintza egokietan betetzea.
  7. Bere lanak dohainik egiteagatik eta gizarteari egiten dion ekarpenagatik merezi duen errespetua eta aintzatespena izatea.
  8. Boluntario izateari libreki uztea.

Boluntarioak hurrengo BETEBEHARRAK izango dituzte:

  1. Laguntza aktiboa ematea organizazioari eta bere ahalmenen arabera organizazioan parte hartzea.
  2. Organizazioarekin hartu dituen konpromisoak betetzea eta, aldi berean, organizazioa arautzen duten xedeak eta araudia betetzea.
  3. Bere gain hartzen dituen eta esleitzen dizkioten zereginak egiterakoan arduraz aritzea eta organizazioko arduradunek ematen dizkioten jarraibideak betetzea.
  4. Organizazioak aurreikusitako prestakuntza-jardueretan parte hartzea, baita ematen diren zerbitzuen kalitatea mantentzeko beharrezkoak direnetan ere.
  5. Jardunean zehar jasotako informazioaren konfidentzialtasuna gordetzea.
  6. Bere lanaren xedea diren pertsonen eskubideak errespetatzea.

ERANTZUKIZUN DEKLARAZIOA

Boluntariotzaren Legeak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko konpromezua hartzen du.

Aitortzen du:

  1. Boluntarioak, non bere datuak goialdean agertzen diren, baieztatzen du, Boluntariotzaren, urriak 14ko, 45/2015 Legearen 8. artikuluaren 5. atalak erreferentzia egiten dien edozein delituren kondenarako aurrekaririk ez duela. Testualki zera dio legeak:
  2. “Ondoko delitu hauen kondenarako aurrekaririk duen pertsona ezingo da boluntario izan delitu hauen biktimak izan ditzaketen erabiltzaileak dituzten programetan, etxeko edo genero biolentziagatik, bizitza, integritate fisiko, askatasun, integritate moral edo bikotekide edo seme-alaben askatasun eta babes sexualaren aurka eraso egiteagatik, edota pertsonen legez kontrako salerosketa edo inmigrazio klandestinoagatik, edota terrorismo delituengatik”.

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamendua

2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren (DBEO; datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) 13. artikuluan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat (Datuen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa) hau jakinarazten dizugu:

  • Tratamenduaren arduraduna Gizarte Ekintza Saileko Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia da (Ugaskobidea 3 bis 48014 Bilbo).
  • Jasotako datuak beharrezkoak dira boluntario-zerrenda bat egiteko. Helburua da Bizkaiko adinekoei medikamentuak eta elikagaiak erosteko laguntza-zerbitzu bat ematea, etxetik irten ez daitezen; izan ere, adinekoena arrisku talde bat da, bereziki kaltebera dena COVID-19 koronabirusak eragindako krisi-egoera honetan.
  • Interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean balia ditzake bere datuetan sartu, datuok zuzendu, aurkaratu, ezabatu edo haien tratamendua mugatzeko eskubidea, eta erabaki indibidual automatizatuen helburu ez izan; horretarako, idazki bat Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atalari bidalita, helbide honetara:
    • BFAren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Nagusia (Laguntza, Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoa: Diputazio kalea, 7, 48008, Bilbo)
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren herritarrei laguntzeko eskualde-bulegoak
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro nagusiak
    • 39/2015 Legean adierazitako lekuetan

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa helbide honetan eskura dezakezu, dagokion prozeduran: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?electronico=S&textolibre=1661

Bolunta: boluntariotza eta gizarte-partaidetza - voluntariado y participación social
Gurutze Gorria - Cruz Roja
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia