Eguneroko mugikortasuna
Zer aurkituko duzu orri honetan?
Lerratu gehiago erakusteko
Mugitu bizikletan
Ezagutu Bizkaiko bizikleta bide guztiak (eraikitzen ari direnak barne). Bide horiek hiru dimentsiotan ikusi ahal izango dituzu aplikazio kartografiko baten bidez, bizikleta erabil dezazun errazteko beste baliabide batzuekin batera: bizikleta publikoaren mailegu puntu automatikoak, bizikleta mantentzeko edota garbitzeko lantegiak eta Bizkaiaz gozatzeko bizikleta ibilbide proposamenak.

Erakundeen babesa
Joan-etorrietako hierarkia aldatzeko eta garraiatzeko modu jasangarriei indar handiago emateko (hala nola bizikleta) gobernu eta administrazio publiko guztiak ( batez ere tokikoak eta eskualdekoak) batera ahalegindu behar dira, gizarte zibileko agente guztien konpromiso aktiboa dutela. Izan ere, bizikleta garraiobide gisa sustatzeak mugikortasun arazoak konpontzeaz gain, gure hiriak eta herriak bizigarriago egiten ditu, eta onuragarria da osasun kolektiborako eta indibidualerako. Gizartea garatzea laguntzen du, aurrerapen jasangarriaren eta kalitatearen ikuspegitik.

Bizikleta mailegua
Mailegu automatikoa
Bizkaian hainbat zerbitzu automatiko daude bizikletak maileguan eskaintzeko: erakunde publikoek (Aldundiak eta udal batzuk) sustatuta bat dago Bilbo Metropolitarrean. Beraz, honako herri hauetan eskeintzen da, gaur egun, mailegu zerbitzu hau: Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao.
Hala ere, 2027tik aurrera, Bizkaiko udalerri guztiek bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa izango dute (maila, baldintza eta prestazio desberdinekin, biztanle motaren arabera), "Bizkaibizi 2.0 Planaren" esparruan.
Bizkaibizi
Bizkaiko Foru Aldundiak eta metropoli-eremuko 9 udalek (Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao) bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzu publiko hau sustatzen dute. 824 unitate ditu (horietatik 9 mugikortasun urriko pertsonentzako trizikloak, bat udalerri bakoitzeko) 109 ainguraketa eta birkarga estaziotan banatuta, eta 85 km-rako autonomia. Bizkaibizi garraio publikoko zerbitzuak metropoli eremuaren zati handi bat hartzen du, eta udalerri beraren barruan edo parte hartzen duten udalerrien artean joan-etorriak egiteko erabil daiteke. 2027tik aurrera, zerbitzua Bizkaia osora zabalduko da: 38 udalerrik iraupen laburreko zerbitzu bat izango dute, egungoa bezalakoa (metropoli eremuko 9 udalerritan funtzionatzen duena), eta gainerako udalerrietan (75, dentsitate eta landa eremu txikiagoetakoak) iraupen luzeko bat jarriko da, ezaugarri propioekin: 12 estazio estaliak jarriko dira eskualde buruetan eta gainerako garraiobide publikoekin konektatzeko nodoetan. Zerbitzu berri hori 2026.02.12ko Foru Gobernu Kontseiluak onartu zuen, eta “BizkaiBizi 2.0 Plana” identifikagarriarekin bataiatu da. 1.300 bizikleta elektriko baino gehiago izango ditu, eta urteko 3,78 milioi euroko kostua (flotarentzat, geltokientzat, mantentze lanentzat eta operatiboarentzat).
Bilbaobizi
Bilboko bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak (Bilbaobizi) 48 mailegu puntu ditu (horiei 20 berri gehituko zaizkie 2026an, 68 mailegu-puntuetara iritsi arte), 790 bizikleta elektrikorentzat (1.250 unitate 2026an zehar). Zerbitzua herritar guztien eskura dago, baina Bilboko udal mugartera soilik mugatzen da (hala ere, BizkaiBizi udalaz gaindiko zerbitzuarekin osatzen da, hiriburuan dauden hainbat konexio punturen bidez, zehazki, San Inazio, Abando, Zorrotza eta Bilbo Intermodalean).
Eskuzko mailegua
TOKIKO EREMUA. Lau udalerrik bizikletak mailegatzeko edo alokatzeko eskaintza txiki eta mugatua dute, bizikleta sustatzeko programaren barruan edo aisialdirako eta ibilbide edo joan-etorri libreak egiteko euskarriaren barruan: Orozko (Bertako museoan, hamar bizikleta), Mundaka (Turismo informazio zentroan, sei bizikleta), Otxandio (Bizigunen, hogei bizikleta) eta Zeberio (sei bizikleta elelektriko, mailegu puntua Ermitabarrin).
ESKUALDEAN. Enkarterrin bizikletak alokatzeko zerbitzu propioa dago: “Enkarterri Bike”. Eskualdeko turismoa eta ekonomia sustatzen duen Enkartur elkarteak bultzatuta. Balmasedan duen egoitzaren bidez ematen da zerbitzua. Horretarako, 50 bizikleta baino gehiago ditu (errepide, MTB eta gravel lur orotarakoak), ohikoak zein elektrikoak. Baita web atari bat ere, ondorengo zerbitzuekin: ibilbide geolokalizatuak, bizikleta-gida, produktu espezializatuak (ostatuak, garraioa, turismo-baliabideetarako sarrerak, jatetxeak...) eta abar.
Urdaibaik ere, Urremendi Landa Garapenerako Elkarteak sustatutako "Urdaibai BIke Reserve" programaren barruan, mota guztietako bizikletak mailegatzeko zerbitzuak (ohikoak eta elektrikoak) biltzen ditu, txirrindularientzako ibilbide, ostatu eta zerbitzuen proposamenarekin batera.
Aparkaleku seguruen zerbitzuak
Bizkaian bizikletak modu seguruan zaintzeko eta gordetzeko hainbat aukera eskaintzen zaizkie herritarrei, hala nola bizikletentzako aparkaleku automatizatuak (itxiak dira eta zaintza kamerak dituzte, sartzeko modu automatikoan irekitzen da eta irteteko «contactless» sistema txertatuta du).
-
BiziPark foru sarea
18 instalazio, 17 udalerritan, 500 bizikletarentzatBFAk, udalekin lankidetzan, sustatutako "BiziPark" bizikleten aparkaleku seguru eta zainduen sareak instalazioak ditu: Abadiñon (24 plaza), Barakaldon (32 plaza), Berangon (24 plaza batzen dituzten bi instalazio), Bermeon (35 plaza), Derion (24 plaza), Durangon (24 plaza), Ermuan (26 plaza), Getxon (32 plaza), Gorlizen (24 plaza), Güeñesen (20 plaza), Portugaleten (64 plaza), Santurtzin (54 plaza), Sestaon (24 plaza), Trapagan (20 plaza) eta Zallan (24 plaza). Laster, 2 BiziPark instalazio berri irekiko dira Abanto-Zerbenan (24 plaza) eta Erandion (25 plaza).
Foru planaren helburua sarea gutxienez 5.000 biztanletik gorako udalerrietara zabaltzea da, baldin eta Garraio, Mugikortasun eta Turismo Departamentuari beren interesa jakinarazi badiote.
-
Euskotren Bizikletentzako Aparkalekuak
Geltokiak - Intermodalitatea (Zamudio eta Bedia)2019ko uzteiletik, Euskotrenek, Zamudioko Udalarekin lankidetzan, aparkaleku seguruko zerbitzu hau eskaintzen du bizikleta-tren intermodalitatea errazteko, hartzaile argi batekin: Parke Teknologikora maiz joaten diren pertsonak.
2026tik aurrera, Bediako geltokian, izandako berritzeko lanen barruan, bizikleten aparkaleku seguru berri bat gehitzen da bizikleta-tren intermodalitate errazteko helburu horretara.
- Gehiago jakin
-
30-50 plaza/geltoki
-
Bilboko aparkalekuak
Egoiliarren aparkaleku sarea eta intermodalaUdal titulartasuneko 15 aparkaleku geltoki seguru, ziklo ibilgailuak zaintzeko. Geltokietan karga elektrikoko puntuak eta bideozaintza sistema daude. Horiek guztiak egoiliarren bizikletak aparkatzeko dira, Bilbo Intermodala izan ezik, Parking Berdea sistemaren barruan dagoena eta herritar guztiei irekia.
- Gehiago jakin
-
208 plaza
-
Tren geltokietako aparkalekuak
Renfe eta Metro Bilbao2024tik, ADIFek bizikletentzako aparkaleku segurua du Bilboko geltoki nagusian, Abando Indalecio Prieton, sei plazakoa. Era berean, Bizkaiko Garraio Patzuegoak-BGP disuasio-aparkalekuak jarri ditu Leioako, Ansioko eta Ibarbengoako metro-geltokietan (hogei bat bizikleta eta patinete elektriko puntu bakoitzeko).
BGPk pixkanaka Plentzia, Urduliz, Sopela, Getxo edo Etxebarri bezalako udalerrietako metro-geltokietara, baita Bilboko zenbait geltokitara eta hiriguneetara ere, zerbitzua zabaltzea planteatzen du.
-
BiziPark foru sarea
18 instalazio, 17 udalerritan, 500 bizikletarentzatBFAk, udalekin lankidetzan, sustatutako "BiziPark" bizikleten aparkaleku seguru eta zainduen sareak instalazioak ditu: Abadiñon (24 plaza), Barakaldon (32 plaza), Berangon (24 plaza batzen dituzten bi instalazio), Bermeon (35 plaza), Derion (24 plaza), Durangon (24 plaza), Ermuan (26 plaza), Getxon (32 plaza), Gorlizen (24 plaza), Güeñesen (20 plaza), Portugaleten (64 plaza), Santurtzin (54 plaza), Sestaon (24 plaza), Trapagan (20 plaza) eta Zallan (24 plaza). Laster, 2 BiziPark instalazio berri irekiko dira Abanto-Zerbenan (24 plaza) eta Erandion (25 plaza).
Foru planaren helburua sarea gutxienez 5.000 biztanletik gorako udalerrietara zabaltzea da, baldin eta Garraio, Mugikortasun eta Turismo Departamentuari beren interesa jakinarazi badiote.
-
Euskotren Bizikletentzako Aparkalekuak
Geltokiak - Intermodalitatea (Zamudio eta Bedia)2019ko uzteiletik, Euskotrenek, Zamudioko Udalarekin lankidetzan, aparkaleku seguruko zerbitzu hau eskaintzen du bizikleta-tren intermodalitatea errazteko, hartzaile argi batekin: Parke Teknologikora maiz joaten diren pertsonak.
2026tik aurrera, Bediako geltokian, izandako berritzeko lanen barruan, bizikleten aparkaleku seguru berri bat gehitzen da bizikleta-tren intermodalitate errazteko helburu horretara.
- Gehiago jakin
-
30-50 plaza/geltoki
-
Bilboko aparkalekuak
Egoiliarren aparkaleku sarea eta intermodalaUdal titulartasuneko 15 aparkaleku geltoki seguru, ziklo ibilgailuak zaintzeko. Geltokietan karga elektrikoko puntuak eta bideozaintza sistema daude. Horiek guztiak egoiliarren bizikletak aparkatzeko dira, Bilbo Intermodala izan ezik, Parking Berdea sistemaren barruan dagoena eta herritar guztiei irekia.
- Gehiago jakin
-
208 plaza
-
Tren geltokietako aparkalekuak
Renfe eta Metro Bilbao2024tik, ADIFek bizikletentzako aparkaleku segurua du Bilboko geltoki nagusian, Abando Indalecio Prieton, sei plazakoa. Era berean, Bizkaiko Garraio Patzuegoak-BGP disuasio-aparkalekuak jarri ditu Leioako, Ansioko eta Ibarbengoako metro-geltokietan (hogei bat bizikleta eta patinete elektriko puntu bakoitzeko).
BGPk pixkanaka Plentzia, Urduliz, Sopela, Getxo edo Etxebarri bezalako udalerrietako metro-geltokietara, baita Bilboko zenbait geltokitara eta hiriguneetara ere, zerbitzua zabaltzea planteatzen du.
Intermodalitatea
Bizkaiko garraiobide guztiek aukera ematen dute bizikletarekin bidaiatzeko, baina bakoitzak araudi propioa du, pakete kopuruaren eta txartel motaren arabera. Era berean, egunetik egunera, gero eta korapilo edo garraio zentro gehiagotan daude bizikleta segurtasunez zaintzeko eta gordetzeko guneak, zure helmugara lekualdatzeko erabiltzen duzun garraio publikoko geltokira pedalei eraginez iritsi ahal izateko.
-
Trenbidea
-
Metro Bilbao
Metro Bilbaoko “Bidaiarien eskubideen gutuna" dokumentuan jasotakoaren arabera bizikleta kostu gehigarririk gabe garraia daiteke metroan, bertako langileek debekatu ezean (pertsona gehiegi daudelako edo gainerako bezeroei eragozpenak eragiten dizkietelako).
-
Renfe - Feve
Pertsona eta txartel bakoitzeko bizikleta bat eraman daiteke aldiriko zerbitzuetan (distantzia ertain konbentzionaleko eta metro bateko zabalerako zerbitzuetan barne). Bizikleta daraman pertsona arduratuko da zaintzeaz eta trenera igotzeaz eta jaisteaz. Gainera, bizikletak eramateko lekuetan garraiatu beharko da (seinalerik ez badago, baimendutako trenen sarbideetan, hau da, ezin izango dira korridoreetan eta eserleku guneetan eraman). Bizikleta tolestu ahal izanez gero, eta luzerak, zabalerak eta altuerak ez badituzte 180 zentimetroak gainditzen, eskuko ekipajetzat hartuko da.
-
Euskotren eta Euskotran
Bizikletak doan garraia daitezke, betiere pertsona eta txartel bakoitzeko bizikleta bakarra eraman daiteke. Horretarako, trenetan bizikletak garraiatzeko euskarriak daude (tren bakoitzean bi daude eta bakoitzak hiru bizikleta euts ditzake). Bestalde, tranbietan ez dago bizikletak eramateko gune zehatzik, haur kotxeak garraiatzeko gunean eraman behar dira (azken horiek lehentasuna izango dute, hortaz, gehienez ere, bi bizikleta eraman daitezke tranbia bakoitzean). Bizikletak ezin izango dira inoiz ere gurpil aulkientzako gunean garraiatu. Posible izango litzateke bizikleta gehiago eramatea, baldin eta bagoietan toki nahikoa badago. Hala eta guztiz ere, bizikleta sartzea eragotzi ahal izango da, hala badagokio (instalazioetan pilaketak edo matxurak daudenean eta pertsonen joan-etorria eta mugikortasuna zailtzen duten bestelako egoeretan). Tolestu ahal diren bizikletak (bai eta haurrentzako bizikletak ere) eskuzko ekipajea izango dira, eta horretarako ezarritako araudia bete beharko dute.
-
Funikularrak
Artxandako funikularra Bilboko Udalak kudeatzen du eta Larreinetakoa (Trapagaran), aldiz, Euskotrenek. Bi funikularrek aukera ematen dute bizikletak garraiatzeko. Lehenengo kasuan, aldez aurretik ordaindu beharko da txartel pertsonalaz gain joaneko beste txartel bat, eta bigarren kasuan, ordea, doakoa da. Hala ere, Artxandako funikularraren araudiak bidaia bakoitzeko gehienez lau bizikleta ezartzen ditu, eta horiek bigarren konpartimentuan, behetik hasita, bidaiatu behar dute. Larreinetako funikularrean, berriz, unitatearen baldintzek eta okupazioak ahalbidetzen badute garraiatuko da.
-
-
Autobusak
-
Bizkaibus
Zerbitzu eskuliburuaren arabera, Bizikletak soilik autobus artikulatuen plataforma nagusian garraia daitezke (hau da, artikulazioaren gunean) salbu eta bertan bidaiariak zutik badaude, hau da, puntako orduetan (7:30etik 9:30era; 13:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:00etara). Salbuespenak egingo dira, eta, beraz, bizikleta autobusera sartzea baimenduko da, aireportuko linean (A3247) eta artikulatu gabeko pisu altuko autobus guztietan, maletak garraiatzeko lekurik badu, bizikleta barruan joan beharko da eta (ekipajea balitz bezala eta zorroan gordeta; izan ere, autobus horietan bizikletentzako bi zorro daude). Adierazitako baldintzetan bizikletak eramateagatik ez da beste txartelik ordaindu behar izango.
-
Bilbobus
Probaldian, 2015-2016 urteetan, autobus batzuen kanpoaldean, atzeko aldean, bi bizikleta ere eraman ahal ziren. Neurri hori alde batera utzi zen, hortaz, Bilbobusek gaur egun ez du zerbitzu hori edo antzekorik eskaintzen. 2023ko otsailaren 23ko udalbatzan onartutako Bilbobusen Araudia aldatu ondoren, barruan bizikletak tolestuta garraiatzeko aukera eman zen.
-
Etxebarribus
2016tik, Etxebarriko udalerriko tokiko autobusek kanpo euskarri horiek dituzte.
-
Pesa
Zamategia duten autobusetan bizikletak garraiatu ahal izango dira, betiere bizikleta dagokion zorroan sartuta eta garraiatzeko espazio nahikoa dagoenean. Bizikletak ezin izango dira sartu ibilgailuko bidaiarientzako lekuan. Ekipajeek edo poltsek lehentasuna dute ibilgailuaren zamategian sartzeko.
-
Alsa
Bizikletak garraiatzeko txartelaren prezioan gehigarri bat ordaindu behar da (distantziaren arabera). Nazioarteko zerbitzuetan bizikletak soilik garraia daitezke Espainia-Maroko linean, aldez aurretik erreserba egin eta dagokion zenbatekoa ordaindu behar da. Eskuragarri dagoen espazioa mugatua denez, gehienez ere lau unitate (bizikletak eta surf taulak, betiere txartel bakoitzeko unitate bakarra) garraia daitezke. Behar bezala gorde beharko dira garraiatzeko kutxan edo poltsan, eta, gutxienez, irten baino hamabost minutu lehenago egon behar da ontziratzean.
-
La Unión autobusak
Bizikletak leihatilan fakturatu beharko dira, autobusean bidaiatu ahal izateko. Lehenengo, ekipajeak jarriko dira autobusaren zamategian eta, ondoren, bizikletak. Bertan lekurik ez badago, bizikleta joan daitekeen hurrengo lehen autobusean joango da. Bizikletari gurpilak kendu beharko zaizkio eta koadroa behar bezala gorde beharko da.
-
Bilman Bus
Bizikletentzako tarifa berezi bat dago, eta leihatilan bertan kontsultatu behar da zamategian lekurik dagoen. Desmuntatuta garraiatu beharko da, ahalik eta espazio gutxien har dezan (gehienez, 140 cm luze), betiere babestuta (burbuilazko plastikoa edo antzekoa erabilita), norberaren eta gainerako bidaiarien ekipajean kalteak saihesteko.
-
SociBus
Bizikletak ez dira ekipajetzat hartuko, hortaz, aparte fakturatuko da. Babestuta egon behar dira, eta ibilgailuaren zamategian libre dagoen lekuaren arabera garraiatuko dira.
-
IRB Castro
Bizikletek tarifa berezi bat izango dute eta zamategian libre dagoen lekuaren arabera garraiatuko dira.
-
-
Itsas-ibai garraioa
-
Ferry Bilbao
Bizikletaz bidaiatzeko aukera ematen du erreserbatuz gero. Garajean sartu behar da gainerako ibilgailuekin (ez bidaiariekin), eta norbera arduratuko da ontzira igotzeaz eta jaisteaz.
-
Bizkaia zubia
Bizikletak Bizkaia Zubiko ontzitxoan eraman daitezke, eta dagokien tarifa ordaindu beharko da (bizikletaren eramateko ordaindu beharreko prezioa txartel arrunta baino zertxobait merkeagoa da).
-
-
Aireko garraioa
Hegazkina
Bizikleta hegazkinean garraiatzeko paketatu behar da. Horretarako, desmuntatu eta babestu beharko da (normalean, tolestuta, eskulekuak alboetan finkatuta, pedalak kenduta edo barrualdera biratuta eta gurpilei airea kenduta), honako neurri hauek gainditzen ez dituen pakete bat izan arte: 220x90x90 cm. Aireko garraio lineen artean politikak oso bestelakoak dira bata bestearen artean bizikletei ekipaje gisa ematen zaien tratuari dagokionez. Batzuek kirol materialtzat jotzen dituzte eta, horregatik, gainkostu bat ordainarazten dute, eta beste batzuek, berriz, gehiago errazten dute joan-etorria. Baldintzak askotarikoak direnez, komenigarriena txartela erosi aurretik konpainia bakoitzean zuzenean galdetzea da. Hala ere, konpainia nagusietara jo dezakezue "Skyscanner" web estekan, erantsita.
Gidatu arduraz
Bizkaiak askotariko mugikortasunen arteko bizikidetza seguruaren aldeko apustua egin du, elkar ulertuta eta errespetatuta eta baliabide nahiko daudela. Lehentasuna dute garraio jasangarriek (modu aktiboak zein garraio publikoa).
-
Errespeta ditzagun zirkulazio arauak
Arauak ezagutu eta bete behar ditugu, eta arau horiek betetzeko gu geu eredu izan behar gara gure jokabidearekin, bide publikoan errespetu eta elkarbizitza gune izan arte.
-
Arduraz zirkulatu
Arretaz jokatu behar dugu gidatzen dugunean, eta arreta osoa jarri behar dugu gure kale eta errepideetan ibiltzen garenean: prebentziozko gidaritza eta zirkulazio estrategia seguruak.
-
Bizikleta bideak behar bezala erabili behar ditugu
Ibilbiderik seguruena aukeratu behar dugu eta ustekabeko maniobrak saihestu, garrantzitsua da aurreikustea: deskuiduak saihestu, arduraz gidatu eta nork bere burua nabarmendu.
Bizikleta mugikortasunari lotutako zalantza gehiagorik duzu?
-
Nola dago araututa bizikletak duen lehentasuna ibilgailu motordunekiko?
Trafikoari buruzko Legearen 23.5 artikuluan jasota dagoenez, bizikleta bat gidatzen dutenek pasatzeko lehentasuna dute ibilgailu motordunen aldean:
- bizikletaz doazenek bakarrik erabiltzeko bideratuta dagoen bizikleta-bide batetik, txirrindularientzako pasabide batetik edo bazterbide batetik zirkulatzen ari direnean.
- beste bide batean sartzeko, motordun ibilgailuak eskuinera edo ezkerrera biratu behar duenean, baimendutako kasuetan, eta inguruan txirrindulari bat dagoenean.
- bizikletak taldean zirkulatzen ari direnean, unitate mugikor bakartzat hartuko dira pasatzeko lehentasun-ondorioetarako. Horrela, taldeko lehen bizikleta gurutzatzen hasi denean edo biribilgune batean sartu denean, taldea osatzen duten gainerako unitateei lehen bizikleta horri aitortzen zaizkion lehentasunak aplikatuko zaizkie. Horri dagokionez, hiri-zirkulazioan dagokion udal-ordenantzak xedatutakoa beteko da, beste irizpideren bat aukeratzen bada.
Gainerako kasuetan, Trafikoari buruzko Legean ibilgailuen artean pasatzeko lehentasunari buruz jasotako arau orokorrak aplikatuko dira. Horien artean dago, halaber, edozein ibilgailurekin elkargune batean edo oinezkoentzako edo txirrindularientzako pasagune batean sartzeko debekua (pasatzeko lehentasuna izan arren), baldin eta zirkulazio-egoera hain handia bada, non, ziurrenik, ibilgailua geratuta gera baitaiteke eta zeharkako zirkulazioa eragotzi edo oztopatu.
Arau-hauste larritzat joko da Legeak pasatzeko lehentasunari buruz xedatzen duena urratzea, betiere delitua ez bada.
-
Nire bizikletaz joaten naizenean, noiz uzten diot gidaria izateari eta oinezko bihurtzen naiz?
Bizikletaz zoazenean, haren gainean eta, beraz, ibilgailua gidatzeko mekanismoa erabiliz, gidaria (txirrindularia) zara. Oinez gidatzen baduzu, bultzatuz, oinezko bihurtzen zara berehala.
-
Baimenduta al dute zikloek eta bizikletek atoiak edo erdiatoiak eramatea?
Maiatzaren 9ko 339/2014 Errege Dekretua onartu ondoren, ordura arte indarrean zegoen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak (2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa) 22.6 artikuluan ezartzen zuen debekua aldatzen da, besteak beste, zikloek eta bizikletek atoiak edo erdiatoiak eraman ahal izateko. Debeku hori kontraesanean zegoen Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak egoera jakin batzuetan ezartzen duen baimenarekin.
Gaur egun, argi eta garbi ezarrita dago bizikletak kargatzeko atoiak merkaturatzeko eta erabiltzeko aukera (salgaiak garraiatzeko, maskotak...), eta aldez aurretik homologatu behar dira. Hala ere, atoiak, erdiatoiak, pertsonak edo zama garraiatzeko beste elementu batzuk erabiltzea baino ez dago baimenduta, behar bezala ziurtatuta (Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak garatzen dituen erregelamenduzko xedapenen arabera), betiere zirkulazioa herri barruko bideetan edo horrelako ibilgailuentzat gordetako bideetan egiten bada.
Laburpena:
- “Karga-atoia” (salgaiak, maskotak...) duten zikloak: hiri-zirkulazioan eta zikloetarako gordetako bideetan baimenduta, betiere herriz kanpokoak badira. Aldez aurretik homologatu behar dira.
- Pertsonak garraiatzeko atoiak dituzten zikloak: hiri-zirkulazioan eta zikloetarako gordetako bideetan baimenduta daudenak. Aldez aurretik homologatu behar dira.
Amaitzeko, 339/2014 Errege Dekretuarekin egindako azken erreformaren ondoren, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrari dagokionez, Zikloturisten Sareak hautemandako beste kontraesan baten berri emango dugu. Izan ere, legelari adituen sareak adierazten du “ez direla kontuan hartzen bizikleten errealitate guztiak eta pedalei eragiteko laguntza duten zikloak. Adibidez, trizikloak aurrean gurpil bat duela ulertzen du, eta ez alderantziz, banaketa-trizikloetan ohikoa den bezala, eta ez ditu gurpil bateko edo gehiagoko bizikleten atoiak erregulatzen. Arazoa da, Europar Batasunean homologatuta egonik, Espainian bere erabilera linbo juridiko batean mantentzen dela”.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| modalRenta2025 | Erabiltzailea kenkarien orrian sartu den edo errentaren zirriborroan bi aldiz sartu den identifikatzeko aukera ematen du, kenkariei eta zirriborrorako sarbideari buruzko abisu-leiho modala erakustea saihesteko. | 3 hilabete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.