Bizkaia bizikletaz

Bizkaia osoan bizikleta erabili ahal izatea ahalbidetu nahi dugu, leku guztietara bizikletaz iritsi ahal izateko, jasangarritasun fisikoa zein ingurumenekoa sustatuta.

Zer aurkituko duzu orri honetan?

Mugitu bizikletan

Ezagutu Bizkaiko bizikleta bide guztiak (eraikitzen ari direnak barne). Bide horiek hiru dimentsiotan ikusi ahal izango dituzu aplikazio kartografiko baten bidez, bizikleta erabil dezazun errazteko beste baliabide batzuekin batera: bizikleta publikoaren mailegu puntu automatikoak, bizikleta mantentzeko edota garbitzeko lantegiak eta Bizkaiaz gozatzeko bizikleta ibilbide proposamenak.

Bizkaia mugikortasun jasangarriaren alde

Bizkaia klima krisiari aurre egitea laguntzeko ekintzak martxan jartzearen aldeko apustua egiteko prest dago, bai eta karbono neutraltasunaren alde egokitzen laguntzeko ere. Horrek paradigma aldatzea dakar mugikortasun eta lurralde antolaketako politiketan. Horiek garraiobideak txertatzearen beharraren aldeko apustua egingo dute eta lehentasuna emango diete garraiobide aktiboen (oinez eta bizikletaz ibiltzea) segurtasuna eta erakargarritasuna areagotzeari, bai eta garraio publikoa eta haren ahalmen intermodala sustatzeari ere.

  • 60%

    garraiobideen berotegi efektuko gas isurien mugikortasun pertsonalari dagokio.

  • 32%

    guk eragindako berotegi efektuko gas isurien garraiobideei dagokio.

  • 66,4%

    lanegunetan egiten ditugun eguneroko barne joan-etorri guztien jasangarria da.

Erreferentziako dokumentua

2023ko bizikletaren barometroa Bizkaian

Emaitzen aurkezpena

Bizikleta foru estrategia

Bizkaiko bizikleta mugikortasunari dagokionez, erronka da bizikletaren eskariak garraiobide gisa duen joera indartzea, eta pedalei eragitea aktibo eraginkor eta ohiko bihurtzeko baldintzak ezartzea Lurralde Historikoko biztanleen artean, 2035an, gutxienez, gure eguneroko joan-etorri guztien % 7,7ra iritsi arte.

Bizikleta ibilbideak

Hurrengo ibilbideak autoa alde batera uzteko eta bizikletaz presarik eta estutasunik gabe gozatzeko gonbidapena dira. Nahiko ibilbide seguruak eta eskuragarriak dira, eta gainera, ibilbide horiek duten garrantzia ezagutzeko aukera da.

Bizkaian hainbat zerbitzu automatiko daude bizikletak maileguan eskaintzeko: erakunde publikoek (Aldundiak eta Udalek) sustatuta bat dago Bilbo Metropolitarrean, eta bestea Urdaibain dago, mugatuagoa, BBK Fundazioak eta Iberdrolak bultzatua. Eskaintza horren osagarri, tokiko hainbat zerbitzu txiki eta eskuzko eta mailegu zerbitzuak daude.

  • Bizkaibizi

    Bizkaiko Foru Aldundiak eta hainbat udalek (Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao) bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzu hori sustatu dute (650 unitate 85 Km egiteko autonomiarekin eta 101 puntu bizikletak uzteko eta kargatzeko). Horrek metropoli eremuaren zati handi bat hartzen du. Hortaz, "Bizkaibizi" garraio publikoaren zerbitzuko bizikletak erabil daitezke udalerri berean edo udalerri parte-hartzaileen artean joan-etorriak egiteko.

  • Bilbaobizi

    Bilboko bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak (Bilbobizi) 700 bizikleta elektriko eta 43 mailegu puntu ditu. Zerbitzua herritar guztien eskura dago, baina Bilboko udal mugartera soilik mugatzen da (hala ere, BizkaiBizi udalaz gaindiko zerbitzuarekin osatzen da, hiriburuan dauden hainbat konexio punturen bidez, zehazki, San Inazio, Zorrotza eta Intermodal Geltokia).

  • Urdaibai KlimaBizi

    Gaur egun, hiru mailegu-puntu ditu Sukarrietan, Mundakan eta Bermeon, “BBK KlimaBizi” proiektuaren esparruan, 25 bizikleta elektrikorekin (eta 38 ainguratze-puntuekin). Eskualdeko zerbitzuak eskaintza zabaltzea proposatzen du, beste mailegu puntu berri batekin (Busturia), guztira 4 karga puntu egongo lirateke, 25 bizikletarekin (eta 50 ainguratze-puntuekin). Zerbitzua Urdaibain eskainiko da soilik.

Bizikleta mugikortasunari lotutako zalantza gehiagorik duzu?

  • Errepidetik bizikletaz doazenak paraleloki ibil daitezke, bi ilaratan, kontuan hartuta errepidea zer egoeratan dagoen edo trafikoak arriskurik ekar dezakeen, eta errepideko eskuineko ertzera hurbildu beharko dira ahalik eta gehien.

    Zirkulazio Araudi Orokorraren 54. artikuluarekin bat, baimenduta dago txirrindulariak taldean joatea; horrek, baina, ez du esan nahi tropelean ibiltzea. Txirrindulariek eskuineko bazterbidea erabiliko dute, ibiltzeko modukoa eta haietako bakoitzarentzat nahikoa bada. Halakoa ez bada, galtzadaren zati bat erabiliko dute; ezinbestez behar dutena, besterik ez.

    Autobien kasuan, baimenduta dago txirrindularien zirkulazioa (berariaz kontrakoa adierazi ezean), baina bazterbidetik baino ezin dira joan; ez dira inoiz ere sartuko galtzadan. Bihurguneak dituzten jaitsiera luzeetan, bizikletan doazenek, bazterbidea utzi, eta behar duten galtzadaren eskuineko zatia erabili ahal izango dute, betiere segurtasun-baldintzek horretarako aukera ematen badute.

    Azkenik, ikuspenik ez dagoen zatietan edo zirkulazio-pilaketak daudenean, ilaran jarri beharko dira (bata bestearen atzean), aurre-hartzeak errazteko.

    Paraleloan doazen txirrindularien irudia

  • Babes-kaskoa (indarreko legediaren arabera homologatutakoa eta ziurtatutakoa) nahitaez erabili behar dute txirrindulariek eta bizikleten eta zikloen bidaiariek hiriarteko bideetan eta zeharkaleetan (zenbait salbuespen kontuan hartuz, hala nola arrapala luzeak igotzen direnean, egiaztatu behar diren arrazoi medikoak daudenean edo bero handia egiten duenean). Lehiaketetan parte hartzen duten bizikleta-gidariek eta txirrindulari profesionalek beraien arauak izango dituzte entrenatzen dutenean edo lehiaketan.

    Hiri barruko bideetan hamasei urtetik beherako pertsonek bakarrik erabili behar dute beti nahitaez kaskoa. Edozein esparru eta inguruabarretan erabili behar da (parkeetan eta gurpil txikiak eramaten dituzten bizikletekin gertatzen den moduan).

    Kaskoari buruzko legedia herrialde bakoitzean

  • 14 urtetik gorako pertsonek gidatzen dituzten bizikletek autobien bazterbideetatik zirkulatu ahal izango dute (eta galtzadan inola ere sartu gabe, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 38.1 artikuluaren arabera), salbu eta debekatuta badago bide-segurtasuneko arrazoi justifikatuengatik eta dagokion seinaleztapenaren bidez. Debeku hori dagoenean, ordezko ibilbide baten berri emango duen panel bat jarriko da. Debekua ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da.

    Debekatuta dago beti autobideetatik bizikletaz ibiltzea, edozein egoeratan eta bizikleta-gidari guztientzat. Autobian bazterbidetik ibili behar da beti, eta ezin da sartu galtzadan.