2024(e)ko urtarrilaren 11(a) 12:53

Umeen Gabonetako Parkean zozketatutako 6 bizikletak entregatu ditu Aldundiak

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

Sonia Pérez eta Ángel Anero, zozketan saridun izan direnekin batera

Bigarren urtea da jarraian Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Sailak 6 bizikleta eman dituena. Bizkaibus - BizkaiBizi Mugikortasun Standean egin da zozketa, Umeen Gabonetako Parkean, Barakaldon (Bizkaia).

Bizikletak tolesgarriak dira, 7 abiadura eta eskuleku teleskopikoa dituzte, eta bereziki pentsatuta daude hirian ibiltzeko eta barrualdeetan aparkatzeko.

Sonia Pérez sailaren titularrak zuzendu du entrega-ekitaldia, eta bertan izan dira, Ángel Anero Mugikortasuneko zuzendariaz gain, sarituak eta haien lagunak eta ahaideak ere.

UGPn instalatutako Mugikortasun Standean gauzatu diren jardueren parte izan da ekimena. Izan ere, standaren helburua da mugikortasun aktibo eta osasungarriaren onurak modu ludiko eta dibertigarrian jakitera ematea, batez ere garraio publikoaren eta bizikletaren ohiko erabileran oinarrituta.