BFA-REN ENERGIA-JARDUKETEN PLAN OROKORRA 2023-2030

BFAn Plan bat egin nahi dugu BFAren barruan trantsizio energetikoari aurre egiteko eta energia aurreztearen eta deskarbonizazioaren alde egiteko.

Kontsumo-joerak, munduko larrialdi klimatikoak, ezegonkortasun geopolitikoak eta orain Ukrainaren inbasioaren ondoriozko krisi energetikoak mekanismo berriak eskatzen dituzte, klimaren aldetik neutroa den lurralde baterako trantsizioa bizkortzeko.

Horregatik, BFAk Bizkaia jasangarritasun energetikoan gizarte aurreratua izan dadin lagundu nahi du, eta ezin du hori egin zu kontuan hartu gabe.

Plan hau zurekin eraiki nahi dugu.

Informazio gehiago hemen