Emakume eta Gizonen arteko BerdintasunaBIZKAIKO EMAKUMEEN PARTAIDETZARAKO KONTSEILUA

OSASUN LANTALDEA

Emakumeen osasuna funtsezkoa da agenda feministan; izan ere, egiturazko desberdintasunak daude, bai osasun-arretan, bai emakumeen behar espezifikoen aitorpenean. Osasun-taldea desberdintasun horiei kolektiboki heltzeko eta osasun-arreta bidezkoagoa, inklusiboagoa eta emakumeen askotariko errealitateetan zentratuagoa sustatzeko borondatearekin sortu zen.

HELBURUA

Osasun-taldearen lehen helburua gaixotasun kardiobaskularrek emakumeengan duten eragina aztertzea eta ikusaraztea da. Errealitate hori historikoki ikusezina izan da ikerketan eta praktika medikoan. Horretarako, honako hau planteatzen da:

  • Emakumeen osasun kardiobaskularrari buruzko informazioa eta datuak berrikustea.
  • Diagnostiko eta tratamenduetan sartzeko oztopoak eta genero-joerak identifikatzea.
  • Prebentzioa, arreta eta sentsibilizazioa hobetzeko proposamenak egitea, ikuspegi feminista eta ekitatezkoa oinarri hartuta.

PARTE-HARTZAILEAK

  • Amalan
  • Amuves
  • COP
  • Emakumeon indarra
  • Eragin
  • Erlantza
  • Etxeko Andre
  • Fekoor
  • Foro Emakumeak Medikuntzan
  • Mairi emakume feminista batza
  • Ni naiz
  • Oneka
  • Sare Lilak
  • Sim Romi
  • Trece Rosas Rojas