ARAUGINTZAKO HERRI-EKIMENA ARAUTZEN DUEN FORU-ARAU BERRIA ONARTU DA

Arau-proposamen bat aurkezteko behar diren sinaduren kopurua 5.800era jaisten da, eta Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztiek sinatu ahal dute.

1/2023 FORU ARAUA, araugintzako herri-ekimena arautzen duena

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Foru Arau honek herritarren parte-hartzea erraztu nahi du, eta, horretarako, berrikuntza garrantzitsuak dakartza:

  • Beharrezko sinadura kopurua 1985eko Foru Arauak eskatzen zuen 20.000tik 5.800era jaisten da.
  • 16 urtetik gorako gazteei ekimenak sinatzeko aukera ematen die. Horrela, gazteei politika egiteko tresnak hurbiltzen ari dira.
  • Edozein nazionalitatetako 16 urtetik gorako pertsonek, Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta badaude, herri-ekimenak sustatu eta izenpetu ahal dituzte.
  • Lehen aldiz, herritarrei hitza ematen zaie Batzar Nagusietako Osoko Bilkuraren aurrean, beren arau-proposamena defendatzeko.
  • Emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzen da.