AHALDUN NAGUSIA

Unai Rementeria Maiz naiz, Mundakako bizilaguna. 48 urte ditut, ezkonduta nago eta bi seme ditut. Bizkaiko gizon eta emakumeen gehiengoak 2019ko foru hauteskundeetan erabaki zuen nigan konfiantza izatea Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren kargua hartzeko. Beraz, geroztik milioi bat pertsona bizi garen lurralde zoragarri hau, Bizkaia, kudeatu eta hobetzeko lantaldearen gidaritzan dihardut. Erronka zorrotz eta ilusionagarri horrekin egiten diegu aurre lau urte hauei, guztia baldintzatu duen pandemia honek utzitako marka sakona dutelarik dagoeneko.

Okerrena jada igaro da, eta Bizkaia suspertze bidean dago. Horixe da nire helburu nagusia, eta gobernu talde honena ere bai: Bizkaiko Foru Aldundiak hazkunde ekonomikoa bultzatzen laguntzea, kalitatezko enplegu duin eta egonkorra sortzea eta gure lurraldeko bizi-kalitatea hobetzea. Guztiontzako, inor ere atzean utzi gabe, gizarte bakarra osatuz, pertsona guztiek batera aurrera egiteko ubide zentral eta zabala.

Hori lortzeko modu bakarra ikusten dut: lana eta lana, bisioarekin eta erabakimenarekin, gaurkoan eta biharkoan pentsatuz; egunerokoa kudeatu, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu eta gure lurraldearen, eskualdeen nahiz udalerrien etorkizuna indartzeko proiektu eraldatzaileak sustatu, hemen bizi garen pertsona guztien alde.

Garai konplexuak kudeatu behar izan dugu, zalantzaz josiak, baina aukeraz eta ziurtasunez ere bai. Horien artean dago Bizkaiko Foru Aldundiarentzat eta Ahaldun Nagusi naizen honentzat garrantzitsuena: Bizkaiak aurrera egiten jarraitzen du eta aurrera egiten jarraituko du. Horixe da gure, nire, konpromisoa. Horixe da gure eguneroko lana. Horixe da gizarte honi konfiantza itzultzeko gure modua.

Nahi dugun Bizkaia

BIZKAIA EGITEN. EGITEKO GARAIA

Asko aurreratu dugu belaunaldi berriei utzi nahi diegun Bizkaia hobe hori lortzeko, baina are gehiago aurreratu behar dugu. Eta elkarrekin egin behar dugu, inor atzean utzi gabe. Amestu ditugun proiektuak errealitate bihurtzeko garaia da. Emandako hitza bete behar da. Gako diren esparruetan Bizkaia “egiten jarraitzeko” helburua duten zenbait jarduketa aurkeztuko ditugu. Eta, noski, horiek guztiak aukera zehatzak dira gure udalerri eta eskualdeak modu jasangarri eta iraunkorrean garatzeko, kostaldean, itsasadarrean nahiz Bizkaia berdean.

LAU JARDUKETA ARDATZ KOSTALDEAN, ITSASADARREAN ETA BIZKAIA BERDEAN:

  1. Enplegu eta jarduera ekonomiko gehiago eta hobea
  2. Pertsonak eta aukera berdintasuna
  3. Mugikortasuna eta jasangarritasuna
  4. Bizkaia modernoa eta irekia

Albisteak

Hitzaldiak

Profila

Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, naiz.

1973ko abuztuaren 10ean jaio nintzen Mundakan eta bertan bizitzen jarraitzen dut nire emazte eta bi seme-alabekin.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomia Zientziatan diplomatua naiz. Gainera, Administrazio eta Hirigintza Zuzenbidean diplomatura dut, Mundakako alkate ohia, parlamentari ohia, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzan diputatu izandakoa eta gaur egun Bizkaiko Ahaldun Nagusia naiz. Baina oso harro sentitzen naiz Mundakan oraindik Mari Tereren seme bezala eta, batez ere, Sabinaren iloba modura ezagutzen baitidate. Bigarrenak Goikoa taberna zuen Kale Nagusian eta egunkariak nahiz aldizkariak ere saltzen zituen.

Egunkariak saltzea eta udan kafeak jartzea izan zen nire lehenengo lana, baina nire ibilbide profesionalari 1999. urtean ekin nion Nabarnizeko Udalean idazkari-kontu hartzaile bezala.

Administrazio zuzenbidean abokatu bezala esperientzia dut enpresa pribatuan. Hainbat bulegotan izan naiz eta administrazio zuzenbidean abokatu aditu bezala jardun dut ere, baina zaletasun politikoak ogibideak baino indar handiagoa izan zuen.

Politikak liluratu ninduen bi mundakarrei esker: Kepa Ormaetxea, Kepa Baba, eta Martintxu apaiza. Niretzat bi erreferentzia izan dira, herriaren aldeko konpromisoak hartzen zituen jendea baitzen, horren truke ezer eskatu gabe. Izan ere, niri politikak herriarengatik, hobetzen saiatzeagatik, irabazi ninduen. Ildo horri eutsiz, nire erreferentzia politiko handia Andoni Ortuzar da. Berarekin topo egin nuen 2008. urtetik 2012. urtera Bizkaiko Buru Batzarreko kidea izan nintzenean.

Politikak liluratu ninduen bi mundakarrei esker: Kepa Ormaetxea, Kepa Baba, eta Martintxu apaiza. Niretzat bi erreferentzia izan dira, herriaren aldeko konpromisoak hartzen zituen jendea baitzen, horren truke ezer eskatu gabe. Izan ere, niri politikak herriarengatik, hobetzen saiatzeagatik, irabazi ninduen. Ildo horri eutsiz, nire erreferentzia politiko handia Andoni Ortuzar da. Berarekin topo egin nuen 2008. urtetik 2012. urtera Bizkaiko Buru Batzarreko kidea izan nintzenean.

Unai Rementeria