Adinekoei orientazio juridikoa emateko zerbitzua

Adinekoei orientazio juridikoa emateko zerbitzua

Zer da?

Doako zerbitzu bat, oinarrizko aholkularitza juridikoa ematen duena, zalantzak argitzen dituena edo arazo larrienak konpon ditzakeenarengana bideratzen zaituena.

Artatzen diren kontuak:

  • Testamentuak, herentziak eta oinordetzak.
  • Gizarte Segurantzako pentsioak eta prestazio edo zerbitzu sozialak.
  • Dibortzioak, hitzarmen arautzaileak eta bisita-araubideak.
  • Kontsumoa, banka eta aseguruak.
  • Laguntza judizialari buruzko informazioa, baita dokumentu judizialei eta, beharrezkoa izanez gero, doako justizia eskatzeari buruzkoa ere.
  • Auzokoekiko problemak, jabetza horizontala.
  • Sostengu eta babes judizialeko neurriak.
  • Administrazioen aurreko beste izapide batzuk (izaera sozialik gabeak).

Nork eska dezake?

Bizkaian erroldatutako 60 urtetik gorako pertsonek.

Non ematen da arreta?

Aholkularitza juridikoa aurrez hitzordua eskatuta eskaintzen da gure bulegoetan:

Getxo

Helbidea: Sarrikobaso kalea, 28.

Ordutegia: astelehenak, 09:00-11:00.

Barakaldo

Helbidea: Foruak, 4.

Ordutegia: astearteak, 09:00-11:00.

Balmaseda

Helbidea: Magdalenaren pasealekua, 2.

Ordutegia: astearteak, 09:00-11:00.

Gernika

Helbidea: San Juan Ibarra plaza, 5.

Ordutegia: asteazkenak, 09:00-11:00.

Durango

Helbidea: Askatasun etorbidea, 12.

Ordutegia: asteazkenak, 09:00-11:00.

Nola eskatu zerbitzua?

Ohiko galderak