200 euroko laguntza berria

Laguntza sarrera- eta ondare-maila baxua duten pertsona fisikoentzako 200 euroko ordainketa bakarra da.

AURKEZTEKO EPEA

Otsailaren 15etik martxoaren 31ra

Nork eska dezake 200 euroko laguntza Bizkaian?

Laguntza horren onuradun dira 2022. urtean soldatapekoak edo autonomoak izan direnak edo langabezia-prestazioaren edo -subsidioaren onuradun izan direnak.

Salbu eta 2022ko abenduaren 31n bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Gizarte Segurantzako (araubide orokorra edo berezia) pentsio bat, klase pasiboetakoa edo mutualitate batekoa kobratzen ari zirenak.

Halaber, laguntza hori jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira pertsonak, beraiek edo beren ezkontide edo izatezko bikotekideak, kenkarirako eskubidea ematen dieten ondorengoek edo helbide berean bizi diren aurrekoek, merkataritza-sozietate bateko administratzaile izan badira edo 2022. urtean kotizatu gabeko merkataritza-sozietate bateko funts propioetako partaidetza ordezkatzen duten baloreen titular izan badira.

Baldintzak

  1. Ohiko egoitza Bizkaian izatea 2022. urtean.
  2. 2022an, eskatzailearen, eskatzailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, ondorengo kengarrien eta helbide berean bizi diren lerro zuzeneko bigarren mailara arteko aurreko ahaideen errenten batura 27.000 eurotik beherakoa izan bada eta ondarea (2022/12/31n) 75.000 eurotik gorakoa ez bada, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.

Baldintzei buruzko informazio gehiago

Zelan eskatzen da?

Laguntza Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen formularioaren bidez eskatzen da.

  • Identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzu. Ez badaukazu, bat emango dizugu: Bak gakoa
  • Identifikazio elektronikoa (Bak, BakQ edo ziurtagiri elektronikoa) duen edozein pertsonak aurkez dezake eskabidea zure izenean.
  • Ez da beharrezkoa inolako dokumentaziorik aurkeztea eskabidean

Eskatzea

Jarri harremanetan gurekin

200 EUROKO LAGUNTZA

Telefonoa

946 125 500

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

Zer epe dago 200 euroko laguntza eskatzeko?

Laguntza otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean eska daiteke.

Nola identifikatu modu digitalean? Bak gakoa

200 euroko laguntza egoitza elektronikoan eskatzeko, beharrezkoa da aurretik zeure burua identifikatzea identifikatzeko bitarteko elektroniko baten bidez.

  • BADUT BAK

    Bak inoiz erabili baduzu aitorpena aurkezteko edo beste izapide batzuetarako, berriro erabil dezakezu Bak zeure burua identifikatzeko. Gogoan izan: Bak zure NANak edo AIZak eta zuk aukeratutako pasahitz batek osatzen dute

  • EZ DUT GOGORATZEN PASAHITZA

    Bak aktibatu bazenuen baina ez baduzu pasahitza gogoratzen, beste bat eskatu dezakezu. Pasahitz berria SMS bidez bidaliko dizugu, Bak aktibatu zenuenean adierazitako telefono-zenbakira, edo mezu elektroniko batean, zure posta-helbidea badugu.

    Pasahitza berrezarri

  • EZ DAUKAT AKTIBAZIO-KODERIK

    Bak aktibatu ez baduzu, aktibazio-kode pertsonalizatu bat beharko duzu aktibatzeko, eta postaz bidaliko dizugu etxera.

    Bak-en aktibazio-kode bat eska dezakezu.

    Eskutitz bidez bidaliko dizugu etxera, bizpahiru egunean. Aktibazio-kodea duzunean, Bak gakoa aktibatu behar duzu.

    Bak aktibatu

Identifikatzeko beste bitarteko batzuk

Informazio gehiago identifikazio-bitartekoei buruz

Agiriren bat aurkeztu behar al dut 200 euroko laguntza eskatzean?

Ez, ez duzu agiririk aurkeztu behar.

Gizarte Segurantzak eta beste erakunde publiko batzuek beharrezko informazioa emango dute laguntza eskatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.