Bilboko Erreprodukzioen Museoa. Erakusketa iraunkorra

Bilbao

Bilboko Erreprodukzio Artistikoen Museoa 2006ko azaroan berriz ireki zen Mariaren Bihotza eliza ohiaren egungo egoitzan. Bizkaiko hiriburuko zaharrenetarikoa da. Duela 80 urte baino lehenago sortu zen eta Europako onenetarikoa da bere generoan, erakusten diren erreprodukzioen sortari eta kalitateari erreparatzen badiogu.

Garai guztietako eskulturaren obra maisu handien kopia zehatzak ditu, hala nola Samotraciako Victoria, Miloko Venus, Laocoonte edo Miguel Angelen Moises.

Ia hamarkada bat itxia egon ondoren, gaur egun balio erantsia du, hain zuzen ere, jendeari eraikin bereziaren (Mariaren Bihotzaren eliza ohia) esparruan aurkeztearena. XIX. mendearen amaieran eraiki zen eta estilo Neogotikoa du.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

Igandeetan:
10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrera orokorra: 3 € 
  • Sarrera murriztua: 1,50 € (ikasleak eta 10 pertsonatik gorako taldeak) 
  • Doakoa: pentsiodunak, langabetuak, 12 urtetik beherako haurrak eta pertsona desgaituak 
  • Museoaren eguna: ostegunean

Astelehenetan: itxita

Museoaren eguna: ostegunean

Bilboko Erreprodukzioen Museoa. San Francisco, 14. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera