Gernikako Bake Museoaren Fundazioa. Erakusketa iraunkorra

Busturialdea

Gernikako Bakearen Museoa 2003ko urtarrilaren 8an ireki zen. Museo tematikoa da eta bake kulturara bideratuta dago, horretarako, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketari erreparatu dio. Erakusketa iraunkorra hiru ardatz edo galderaren inguruan egituratzen da:

1- Zer da bakea?

Bakeari buruzko ideia, pentsamendu eta ikuspuntuen sorta zabala eta, bereziki, ideia garaikidea. Bakea gatazkak ebazteko helburua izanik, modu positiboan berez hozitzen da pertsonen arteko harremanetan. Bakearen historiak ez du gatazkak amaitzearen historia izan behar.

2- Zer ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak?

Gernika-Lumoko eta Espainiako Gerra Zibileko historiaren irakurketa, bonbardaketaren pasartea eta gertaera zirraragarri horri bizirik iraun ziotenek eskaintzen diguten bake ikasbide paregabea. Hala, erasotzaileekin bakea egin zuten. Gainera, munduan beste bake adiskidetze edo bitartekaritzak ere ageri dira.

3-  Zer gertatzen da gaur egun munduan bakearekin?

Munduari begirada Picassoren "Guernica" irudiaren bidez, giza eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta euskal gatazka munduan egungo bake egoera ikusteko ikuspegi bezala hartuz.

Ordutegia

Martxotik irailera:

  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan:
    10:00etatik 14:00etara 

Urritik otsailera:

  • Astelehenetan:
    Itxita (egun berezietan izan ezik)
  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
  • Igandeetan:
    10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 5 €
  • Murriztua: 3 €
  • Aldi baterako erakusketara sarrera: 1 €
  • Gerra zibilaren aterpetxera + museora sarrera: 3,60 €
  • Doako sarrera: ICOM, 12 urtetik beherakoak, igandero eta egun berezi batzuetan (urtarrilaren 30a, Bake eta Ez Indarkeriaren Eskola Eguna; apirilaren 26a, Gernikako bonbardaketaren urteurrena; maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna; ekaina, Euskal Kostaldeko Museoen Eguna; irailaren 21a, Bakearen Nazioarteko Eguna; abenduaren 10a, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna).
  • Bisita gidatuak (aldez aurretik hitzordua eskatuta): 28 €/talde (gehienez 25 pertsonatako taldeak).

Astelehenetan:
Itxita (egun berezietan izan ezik)

Gernikako Bake Museoaren Fundazioa. Foru Plaza, 1. 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eta gainera